2015/03/04ko prentsa-oharra
Euskal Aeko industri jarduera %3,0 gehitu zen 2015eko urtarrilean
Aurreko hilarekin alderatuta %0,5 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2015eko urtarrilean %3,0 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko abenduarekin alderatuta.
2015eko urtarrilean, 2014koaren aldean: Energian %12,0ko hazkundea; Bitarteko ondasunetan %1,5, Kontsumokoetan %9,0. Azken hauen barruan, Iraunkorretan %22,1, Ez-iraunkorretan %4,9. Ekipo ondasunen indizea %3,1 jaitsi zen.
2014ko abenduaren aldean, 2015eko urtarrileko hil arteko aldakuntza positiboa izan da industri sektore handi gehienetan. Energia %11,4 gehitu da, Bitarteko ondasunak %3,4; Kontsumo-ondasunak %3,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,9 gehitu eta ez-iraunkorrak %3,6. Ekipo ondasunak %7,9 jaitsi.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urtarrilean, urte artean: Energia elektrikoa gasa eta lurruna %9,2 gehitu da; Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %4,6; Metalurgia eta metalezko produktuak %3,3.
Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %6,7; Makineria eta ekipoa %5,9.
Urtarrileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban, %-6,8. Bizkaian %6,1 gehitu; Gipuzkoan %5,2. Hil artean, 2014ko abenduaren aldean: Araban %-0,4, Bizkaian %+1,4, Gipuzkoan %+0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua