2015/01/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %3,1 gehitu zen 2014ko azaroan
Lehen hamaika hilabeteetako hazkunde metatua, %1,4
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko azaroan %3,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2014ko urriarekin alderatuta.
2014ko azaroko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera positiboa izan du industri talde handietan. Energia %6,5 gehitu zen, Ekipo-ondasunak %2,9, Bitarteko ondasunak %1,4. Kontsumo-ondasunak %1,7 gehitu ziren guztira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+4,8, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-6,7.
Hil artekoa, 2014ko azaroan urriaren aldean, negatiboa izan da Energian (%-3,9) eta Ekipo ondasunetan, (%-0,1). Bitarteko ondasunak %0,5 gehitu ziren; Kontsumo-ondasunak %0,3. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,9 gehitu eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,1 jaitsi.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko azaroan, urte artean: Zura, papera eta arte grafikoak, %6,4; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %4,8; Metalurgia eta metalezko produktuak %4,2.
Garraio materialean urte arteko %-5,2; Energia elektriko, gas eta lurrunean, %-3,3; Material eta ekipo elektrikoan %-2,8.
Azaroko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Bizkaian %+7,2, Araban %-0,5, Gipuzkoan %+1,2. Hil arteko tasa: Araban %+0,5; Bizkaian %-1,4; Gipuzkoan %+0,5.
Euskal AEko industri produkzioaren indizea %1,4 hazi zen 2014ko lehen hamaika hiletan, bi urtez tasa negatiboak izan ondoren. Bizkaian %1,6, Gipuzkoan %1,3, Araban %1,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua