2014/11/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO BIOTEKNOLOGIAKO I+Gri BURUZKO ESTATISTIKA 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Bioteknologiako I+G gastua %7,5 gehitu zen 2013an

I+G gastu guztiaren %7 da Bioteknologiarena, Herri Administrazioak %60 pasa finantzatua

Eustatek landutako datuen arabera, 2013an %7,5 gehitu zen Euskal AEko I+G barne-gastua Bioteknologiarekin erlazionatutako jardueretan, 2012an egikaritutakoaren aldean. Guztirako zenbatekoa, 92,0 milioi, I+G barne-gastu guztiaren %7,0, aurreko urtekoa (%6,2) baino zortzi hamarren gainetik.

Langile enplegatuak, 1.793, 1.183 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan); aurreko urtearen aldean %9,3 gehitu eta I+G langile guztien %6,4 dira. Aurreko urteetan bezalaxe, emakume asko (%60,1) Bioteknologian lanaldi osoan ari direnen artean. Ikertzaileak, 903; 2012an (810) baino %11,5 gehiago.

1. taula: Bioteknologiako barneko I+G: gastuaren eta langileen bilakaera (DOB) Euskal AEn. 2007-2013
Iturria: Eustat. Euskal Aeko bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika

Bioteknologia-ikerketan 75 erakunde aritu ziren 2013an; haietako 65, enpresak. 75 horietatik, 51rentzat jarduera nagusi edo bakarra zen, izan ere Bioteknologiari ematen zioten I+G barne gastuaren erdia baino gehiago.

Enpresen barne-gastua gehitu egin da

Aurreko urteetan bezala, Enpresa sektorean da I+G barne gastuaren portzentajerik handiena (%59,5) Bioteknologian, 2012an (%58,1) baino handiagoa.

Gainerako sektoreek, Goi-mailako Irakaskuntzak (%33,4) eta Administrazio Publikoak (%7,1), egikaritzen dute 2013ko gainerako gastua (%40,5); portzentaje hau %41,9 izan zen 2012an.

Bioteknologia I+G batez ere Herri Administrazioak finantzatzen du (%60,5)

Funtsen jatorriaren ikuspegitik, Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak, 2013an, Herri Administrazioak (%60,5) eta Enpresek (%29,4) finantzatu zituzten nagusiki. Gainerakoa Atzerritiko funtsek (%6,7), Goi-mailako Irakaskuntzak (%2,1) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek (%1,3).

Bioteknologia ikerkuntzatik lortutako produktuak batez ere Giza Osasunean (%74,0) eta Elikaduran (%8,1) aplikatzen dira. Gainerako arloek %17,9 banatzen dute, antzeko portzentajeekin: Animalien osasuna eta akuikultura, Ingurumena, Industria, Nekazaritza eta Baso produkzioa.

Prozesu eta produktu bioteknologikoen garatu eta merkaturatzeko oztopo nagusien artean, aurreko urteetan bezala, Kapital lortzea (%99,3) eta I+G egiteko denbora/kostua erlazioa (%88,0) ditugu.

1. grafikoa: Bioteknologiako I+G garatzeko oztopoak (%) 2013
Iturria: Eustat. Euskal Aeko bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko I+G bioteknologiari bururuzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Bioteknologiako I+G gastua %7,5 gehitu zen 2013an

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2014/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012401_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali