2015/03/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2015eko otsailean aurreko hilaren aldean
2014ko otsailaren aldean %1,0 gutxitu ziren
2015eko otsailean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen aurreko hilaren aldean eta urte arteko tasan %1,0 EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,4 gutxitu dira.
Otsailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,5eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, Obra Zibilarenean %0,2ko gehikuntza. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,9 jaitsi ziren, Obra zibilarenak %3,5.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2015eko otsaila 2014koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Zurgintza (%1,6), Material elektrikoa (%1,0), Energia elektrikoa eta gasa (%0,8). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-22,6), Industria kimikoa (%-2,8), Ez-metalezko mineralak (%-2,0).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)