2014/12/23ko prentsa-oharra
EUSKAL AEKO ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA 2014ko AZAROA
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 gutxitu ziren 2014ko azaroan aurreko hilaren aldean
2013ko azaroaren aldean eraikuntza gastuak %0,8 gutxitu ziren
2014ko azaroan, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,8, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,5 merketu dira.
Azaroan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera negatiboa izan zuten lehengaien kostuan. Etxegintzaren atalean %0,4ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, Obra Zibilarenean %0,9koa.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera negatiboa da. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,4 jaitsi ziren, Obra zibilekoak %2,2, aurreko urteko hil beraren aldean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2014ko azaroa 2013koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%2,2), Material elektronikoa (%1,9). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-10,8), Ez-metalezko industria (%-2,9), Ez-metalezko mineralak (%-2,6).
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Eraikuntzaren Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizearen gaineko datu-bankua