2015/02/23ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %2,0 murriztu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan
Obra Zibila %7,5 gehitu da 2014 osoan, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren
Eustaten datuen arabera, 2014ko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %2,0 nominala murriztu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2014ko laugarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %0,1 murriztu zen, hirugarrenaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %4,3ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilean, %11,6ko gehikuntza.
Hiruhilekoen artean, 2014ko laugarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %0,8; Obra Zibilak %3,3ko gehikuntza.
Eraikuntzako enplegua %0,7 gehitu zen 2014ko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Urteko balantzea
2014 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %3,5 murriztu da aurreko urtearen aldean, baina bi azpisektoreek oso bestela jokatu zuten. Etxegintza %5,3 murriztu zen, tasa negatiboak zazpi urtez; Obra Zibilean %7,5eko igoera 2013aren aldean, bost urtez beherakadak izan ondoren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); datu-bankua