2014/12/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %4,7 murriztu zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Etxegintza %6,8 gutxitu zen; Obra Zibila %7,8 gehitu, hazkundedun bigarren hiruhilekoa jarraian
Eustaten datuen arabera, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %4,7 nominala murriztu zen, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2014ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %3,4 murriztu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %6,8ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilean, %7,8ko gehikuntza.
Hiruhilekoen artean, 2014ko hirugarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %4,3; Obra Zibilak %1,7ko gehikuntza.
Eraikuntzako enplegua %1,7 jaitsi zen 2014ko hirugarren hiruhilekoan bigarrenaren aldean.
Ohar metodologikoa: Eraikuntzaren Koiuntura Indizea 2010 oinarri hartuta egin da; aurreko oinarria 2005 zen. Oinarri-aldaketak ekarri du haztapen-koefizienteen egokitzapena eta informazio-unitateen panelaren berrikuntza, indizeen ordezkagarritasuna handitzeko; izan ere, aztertzen den biztanlerian etengabeko bilakaera dago. 2010 oinarridun serieak 2005 oinarridunekin lotu dira. Eskuragarri daude Eustaten datu-bankuan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiuntura indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiuntura indizea (EKI); datu-bankua