2015/02/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %0,8 gehitu zen 2014ko abenduan
2014an, industriaren balantzean, %1,3ko hazkunde metatua dugu, bi urtez beherakadak izan ondoren
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan %0,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gehitu zen, 2014ko azaroarekin alderatuta.
2014ko abenduan, 2013koaren aldean, Energian %-4,9 dugu, Bitarteko ondasunetan %-2,9. Kontsumo-ondasunak %3,6 gehitu dira guztira: iraunkorrak %11,8, ez-iraunkorrak %1,1. Ekipo-ondasunak %7,1 gehitu.
Hil artekoa, 2014ko abenduan azaroaren aldean, negatiboa Bitarteko ondasunetan, (%-2,4) eta Energian (%-6,5). Ekipo-ondasunek %5,0ko gehikuntza. Kontsumoko ondasunek %0,5ekoa: iraunkorretan %7,2, ez-iraunkorretan %-1,7.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko abenduan, urte artean: Garraio materialean %15,4; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %3,7. Jaitsierak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %-11,2; Kautxu eta plastikoa, %-3,2.
Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Bizkaian %+7,3; Gipuzkoan %+0,3, Araban %-8,8. Hil artekoa, 2014ko azaroaren aldean: Gipuzkoan, %+3,6; Bizkaian %-0,2; Araban %-3,4.
2014ko industri jardueraren balantzea
Euskal AEko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %1,3ko hazkundea dugu 2014an. 2012an %-5,9 eta 2013an %-3,1.
Bitarteko ondasunetan %2,2ko gehikuntza; Energian %0,1; Ekipo ondasunetan %1,6. Kontsumo-ondasunak %2,2 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-16,4, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+3,6.
Hiru lurralde historikoetan gehikuntzak 2014an: Gipuzkoan %1,1, Bizkaian %2,0, Araban %0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua