HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Euskal AEko ospitaleetan...

2014/12/29ko prentsa-oharra

Ospitaleetako erikortasunaren estatistika. 2013

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ospitaleetan 2013an alta emandako gaixo-kopurua zertxobait gehitu da

Haurduntzak, erditzeak eta erdiberriaroak beheraka hirugarren urtez jarraian

Eustaten datuen arabera, 2013. urtean Euskal AEko ospitaleetan 312.562 alta eman ziren, aurreko urtean baino %0,7 gehiago. Beste zenbait datu aipagarri: Haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa, beherantza progresiboki D 2013an %-7, 2012an %-4, 2011n %-1); 65 urte eta gehiagorekin artatutako pertsona-kopuruaren hazkundea (ospitalizatuen %45,4); adinarekin lotutako patologien hazkundea (begi-lausoa eta osteoartrosia).

Ospitalizatuen %97,4 Euskal AEn bizi ziren (%49,3 Bizkaian, %32,7 Gipuzkoan, %15,4 Araban); %2,4 beste probintzietan (Burgos, Kantabria, Nafarroa…); %0,1, atzerrian.

Gizonak, %48,8; emakumeak, %51,2. Talde jendetsuena, 65 urte eta gehiagokoa: 2000n %39,5 ziren, 2013an %45,4. Jenderik gehien 77 urterekin ospitalizatzen da.

graf0012443_01_e.png

2013an gehien diagnostikatutako patologia, begi-lausoa, honek berriz ere jartzen dizkigularik sistema nerbioso eta zentzumen organoen gaixotasunak ospitalizatzeko lehen arrazoi (%13,3) gisa; zirkulazio-sistemako gaixotasunak eta digestio-aparatukoak bigarren tokian (biak %12 inguru); osteomuskularrak (%9,4) ondoren eta tumoreak (%9,2).

Erikortasunean badago alderik generoen artean. Gizonen artean ugarienak aparatu digestiboaren gaixotasunak (%14) eta zirkulazioarenak (%13,6) dira; lehen taldean iztai-hernia eta behazun-harriak; bigarrenean bihotz-gutxiegitasuna eta bihotz-disrritmiak.

Emakumeen artean alten %14,7 sistema nerbioso eta zentzumen organoen gaixotasunek izan zituzten, begi-lausoa nagusi; ondoren haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa, %14,3, haurduntza aurreratua nagusi.

Gaixotasun osteomuskularrak (%9,4), laugarren, 45-65 urte bitartekoen artean nagusi, tumoreen aurretik; gizonengan belauneko asaldua dugu ugarien eta emakumeengan osteoartrosia.

Tumoreak izan ziren ospitalizatzeko bosgarren arrazoia (%9,2), gizonak eraginagoak; minbizien artean ugarienak maskuria, kolona eta emakumearen titiarena.

graf0012443_02_e.png

Batez besteko ospitale-egonaldia 5,8 egun 2013an. Egonaldirik luzeena buru-nahasteek (14 egun); ondoren jaiotza-ingurukoek (11); gaixotasun infekziosoek (8,9 ) eta tumoreek (7,7).

Oharra: Datuak akutuen ospitaleetakoak dira. Ohiko ospitaleratzeak hartu dira aintzat, gutxienez gau batekoak eta egunean bertan burutzen direnak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Ospitaleetako erikortasun-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Datu bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ospitaleetan 2013an alta emandako gaixo-kopurua zertxobait gehitu da

Eragiketa : 
Ospitaleetako erikortasun-estatistika
Eragiketa kodea : 
030580
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2014/12/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012443_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali