2014/12/18ko prentsa-oharra
Ezkontzen kopuruak %5,9 egin zuen behera 2013an lehengo urtearen aldean
Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,8 urtez igo da; senargaiena 7,4z
2013an Euskal AEko biztanleen artean 7.801 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino %5,9 gutxiago; horietako 126 bikote homosexualen artean, Eustaten datuen arabera.
Ezkontza heterosexualak, 7.675, aurreko urtean baino 470 gutxiago (%-5,8).
Euskal AEko ezkontza-tasa (mila biztanleko 3,3), ia Espainiako berbera (%o3,32) da, baina Europar Batasunekoarenaren (mila biztanleko 4,8 2008an) azpitik dago.
Ezkontzeko adinak gora egin du, amatasuna atzeratzen zelarik. 2013an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 35,5 urte; emakumezko ezkongabeena, 33,6. Azken 25 urteetan, emaztegaien batez besteko adina 7,8 urtez igo da; senargaiena 7,4z.
Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, aurreneko ezkontza izan zen gizonen %88,3rentzat eta emakumeen %88,9rentzat.
Ekainean izan ziren ezkontzarik gehien, 1.231; irailean 1.183; uztailean, 1.128; jenderik gehien udazalea ezkontzeko Ezkontzen %50, larunbatean; %37, ostiralean.
Ezkontza zibilen proportzioa hirukoiztu egin da 1990etik
Azken urteetan gora egin du ezkontza zibilen kopuruak: 1990ean %23; %75 (5.760) 2013an. Ezkontza katolikoak 1.900; beste sinesmenetakoak, 15.
Ezkontza zibilik gehien Gipuzkoan, %77,7; Bizkaian %76,7; Araban %72,4. Euskal AEtik kanpo ezkondu diren egoiliarren artean, %61,1.
Ezkondu berrien erdia ia elkarrekin bizi ziren aurretik
Ezkondu aurretik, bikoteen %49k bizileku bera zuten; 2011ko portzentaje bera da. 1996an bikoteen %19k (minimoa) zuen bizileku bera. 2007an %59 (maximoa).
Ezkondu eta Euskal AEtik kanpo bizitzera joan zirenek (466 bikote) batez ere Madrilera, Kantabriara eta Nafarroara jo zuten. Helburuari dagokionez, aldeak badira, hiru herrialdeetan egindako ezkontzen artean: Arabakoak, batez ere, Madril, Burgos eta Errioxara joan ziren; Bizkaikoak Madril, Kantabria eta Bartzelonara; Gipuzkoakoak Madril, Nafarroa eta Frantziara.
%14tan ezkontideetako bat, gutxienez, atzerritarra zen
1.071 ezkontzatan (%14) ezkontideetako bat bederen atzerritarra zen. Ezkontza hauen %48,3tan emaztea zen atzerritarra; %27,7tan senarra; %24tan biak.
Emazteen sorterriak: Kolonbia (95), Bolivia (67), Brasil (62), Ekuador (39), Nikaragua (39), Maroko (35). Senarrenak: Maroko (81), Kolonbia (61), Bolivia (34), Aljeria (27), Ekuador (24), Portugal (22).
Ezkontza homosexualen kopurua %14,9 jaitsi da aurreko urtearen aldean
2013an 126 ezkontza izan ziren; 64 emakumeen artean, 62 gizonen artean. Aurreko urtearen aldean %14,9ko murrizketa. 17 Araban jarri ziren bizitzen, 36 Gipuzkoan, 62 Bizkaian eta 11 Euskal AEtik kanpo.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua