2015/03/13ko prentsa-oharra
Jaiotzak %0,7 urritu ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %40
2014ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.940 haur jaio ziren, 2013ko aldi berean baino %0,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.487 haur jaio ziren, %-3,6; Gipuzkoan 1.606, %-0,6. Araban 847, %+8,7.
Amen %80k 30 urte baino gehiago ditu
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %37,8. Ondoren, goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa ,%35,1; 25-29ko taldean %13,3. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %6,2; 39 urtez gorakoenean %7,7.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %40, aurreko urteko aldi berean %38. Amen batez besteko adina, 33,2 urte. Ama ezkonduen artean, 33,6 urte; ezkongabekoena 32,4, dibortziatuena %35,7 eta alargunena (3 emakume) 35,3 hiruhileko horretan.
Ama atzerritarrek espainiarrek baino 3,7 urte gutxiago dituzte
2014ko uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn amatutakoen arteko %18,8 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %26; Bizkaian %17,5, Gipuzkoan %17,2.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,2 urte batez beste; espainiarrena, 33,9.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2014ko udan, erdiak baino gehiago, 2.660, lehen haurrak; 1.826 (%37) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,2.
Aurreneko haurra izan duten emakume kopurua %2,3 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; bigarrenarena %0,5 gehitu eta ondorengo seme-alabena %4,4 gehitu.