2014/11/28ko prentsa-oharra
Jaiotzak Euskal AEn % 0,8 gehitu ziren 2014ko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen haurrak, %38,5
2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.885 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %0,8 gehiago, Eustaten datuen arabera. Araban (%3,4) eta Bizkaian (%3,4) gehikuntzak; Gipuzkoan, %-4,5. Araban 823 haur jaio ziren, Bizkaian 2.527, Gipuzkoan 1.535.
2014ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %38,5 izan ziren (%37,2, 2013ko hiruhileko berean). Bizkaia (%39,2) izan zen Euskal AEko balioaren gaineko lurralde bakarra. Araban eta Gipuzkoan ehunekoak txikiagoak, %37,5, %37,8.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.508, maiorazkoak izan ziren; 1.922 (%39,3) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengoak, %9,3.
Jaiotzen %20tan amak 30 urte baino gutxiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,1. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, 35-39 urte artekoa (%33,5). 25-29 urte artekoen haurrak, %14; muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatu zirenak %5,8, eta 40 urtez gorakoenak, %7,6.
Ama ezkongabeen adina ama guztien multzoarenaren azpitik dago; 25 urtetik beherakoak ziren ezkongabeen %10,8, eta 25-29 urteen arteko %17,9.
Amen %17,6, atzerritarrak
Euskal AEn 2014ko bigarren hiruhilekoan izandako jaiotzen %17,6tan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %24,9; Bizkaian %15,5, Gipuzkoan %17.