2015/05/29ko prentsa-oharra
Euskal AEn %0,7 gehitu ziren jaiotzak 2014ko laugarren hiruhilekoan
2014 osoan jaiotzak %1,4 gehitu ziren
2014ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.632 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %0,7 gehiago, Eustaten datuen arabera.
2014ko udazkeneko hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %18,4 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren azpitik, Bizkaia, %16,7; Gipuzkoan %19 eta Araban %22,4.
Jaiotzak lurralde guztietan gehitu dira urte artean: Araban 772 haur jaio ziren (%+1,8) hazkunderik handiena; Gipuzkoan 1.534 (%+1) eta Bizkaian 2.326 (%+0,1) 2013ko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80k 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %37. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%36,2); 25-29ko taldeak erditzeen %13,6 ekarri du. 40 urte baino gehiagoko amak (%7,9), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,3) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,6 urte batez beste; espainiarrena, 34.
Ezkongabeko amen haurrak %40 pasa
2014ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %42,2 izan ziren, 2013koan baino ehuneko 3,3 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.530 haur (%54,6), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.673 (%36,1) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 429 (%9,3).
2014ko 4. hiruhileko jaiotzen 1.588 urrian izan ziren, 1.506 azaroan eta 1.538 abenduan.
2014 osoan jaiotzak %1,4 gehiago gehitu ziren 2013an baino
2014 osoan 19.288 haur jaio ziren (behin-behineko datuak), 2013an baino 170 (%1,4) gehiago. Araban hazkunde nabarmena, 175 gehiago (%5,7); Gipuzkoan %1,1eko hazkundea eta Bizkaian %0,2.
Hazkunde nagusiak 24 urte arteko emakumeen artean (%9,8) eta 40 eta gehiagokoengan (%3,5). Ezkondu gabeko emakumeak (%+6,7) eta atzerritarrak (%+5) aipatu behar. Aipatzekoa da baita ere bizirik jaiotako hirugarren eta ondorengoen hazkundea, %8,8.