2015/05/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,9 gehitu ziren 2015eko Aste Santuan
Gaualdiak %9,6 gehitu dira 2014ko Aste Santuaren aldean
Euskal hotel-establezimenduetan 38.978 sarrera eta 84.462 gaualdi erregistratu ziren pasa den Aste Santuko ostegunetik igandera bitartean (4 gau), Eustaten datuen arabera.
Bidaiari sarrerak %9,9 gehitu dira eta gaualdiak %9,6 2015ekoan 2014koaren aldean Euskal AEko hotel-establezimenduetan.
Bai estatuko bidaiariak -29.078- bai atzerrikoak -9.900- goraka, sarreretan eta gaualdietan. Estatuko bisitarien sarrerak %9,6 gehitu ziren eta atzerriko bidaiarienak %10,8. Estatuko bidaiarien gaualdietan %+10,3; atzerrikoenetan %+7,2.
Hiru lurraldeetan gaualdiak goraka. Bizkaian eta Gipuzkoan bidaiari-sarrerak goraka; Araban, lehengoan.
Gipuzkoan: bidaiari-sarreretan %+15,9, gaualdietan %13,4. Bizkaian %+8,2 eta %7,6. Araban %+5,8 gaualdietan eta lehengo urteko sarrera-kopurua.
Plazakako betetze-maila 2014ko %70,6tik 2015eko %77,8ra gehitu da.
Euskal AEn, gelako eta eguneko betetze-mailaren aldea: igandeko %59,3tik ostiraleko %88,2ra. Gelako okupaziorik handiena ostiralean hiru lurraldeetan. Gipuzkoan %92,7; Bizkaian %87,0; Araban %80,8. Donostian %97,4, Bilbon %93,3, Gasteizen %84,4.
Erkidegoan batez besteko egonaldia, 2,17 egun; 2,18 Araban eta Bizkaian; 2,14 Gipuzkoan. Batez besteko egonaldiak hiriburuetan: 2,27 egun Bilbon; 2,26 Gasteizen; 2,20 Donostian.
Landa-ostatuetan %10,6 gutxitu ziren sarrerak eta gaualdiak %7,9 gehitu 2014ko Aste Santuaren aldean.
Aste Santuko astelehenetik igandera bitartekoan (4 gau), 2.927 bidaiari-sarrera izan genituen Euskal AEko landa-ostatuetan, 2014an baino 347, %-10,6 gutxiago. Gipuzkoan %-17,8, Araban %-13,1, Bizkaian %+8,7.
Erkidegoan 11.488 gaualdi, aurreko urtean baino 844 gehiago, zeina baita %+7,9 Euskal AEn, %+37,2 Bizkaian, %+5,9 Gipuzkoan, %-15,8 Araban.
Gelakako betetze-maila (%72,3) goraka Euskal AE osoan. Bizkaian %67,8ra gehitu, Gipuzkoan %76,7ra gehitu eta Araban %69,2ra gutxitu.
Erkidegoan batez besteko egonaldia, 3,92 egun Erkidegoan; 4,14 Bizkaian; 4,07 Gipuzkoan; 3,34 Araban.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua