2015/04/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %2,2ko hazkundea izan du 2015eko lehen hiruhilekoan
Hiruhileko artean, %0,6ko hazkundea
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,2ko hazkundea izan du 2015eko lehen hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea ehuneko hiru hamarren handiagoa da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,6ko hazkundea, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino hamarren bat azpitik.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko lehen hiruhileko urte arteko hazkundea izan da zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, eraikuntzaren beheratze-erritmoa moteldu delako eta industrian hazkunde-erritmoa apaldu delako.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, %1,4 gehitu da 2015eko lehen honetan, urte arteko laugarren tasa positiboa jarraian. Tasa hau aurreko hiruhilekoa baino lau hamarren handiagoa da. Hiruhileko artean %0,3ko hazkundea dugu, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Datu-bankua