2015/05/27ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK, 2015/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,2ko hazkundea izan zuen 2015eko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6ko hazkundea

2015eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %2,2 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera; datua aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6 aldakuntza. Datu hauek apirilaren 29ko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenarenak berresten dituzte.

Euskal ekonomiaren hazkundea, urte artean, Espainiakoa baino lau hamarren txikiagoa eta Eurozona-19koa (%+1,0) bi aldiz pasa.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztien bilakaera positiboari zor zaio.

Lehen sektorearen hazkunde-erritmoa azkartzen ari da (%13,9) aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. Industria hazi egin da urte artean, baina erritmoa apaldurik. Eraikuntzan, 2007ko azken hiruhilekotik aurreneko aldiz, hazkundea. Zerbitzuetan dugu oro har, lehen sektorea salbuespen, urte arteko hazkunde-tasa handiagoa, aurreko hiruhilekoa baino gainetik ere. Bereziki nabarmena da esandakoa Gainerako Zerbitzuetan, non dauden besteren artean, jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruak.

Industria, lehen hiruhilekoan, %0,2 gehitu da urte artean, laugarrenean baino zortzi hamarren gutxiago; bosgarren hiruhilekoa jarraian urte arteko hazkunde-tasa positiboekin. Aurreneko hiruhileko honetan, %0,5eko jaitsiera dugu hiruhileko artean. Manufaktura-industria hamarren bat gehiago (%0,3) hazi da; hiruhileko artean %1,2.

graf0012560_01_e.png

Eraikuntzan %0,6ko hazkundea, 28 hiruhilekoz jarraian urte arteko negatiboak izan ondoren. Tasa hau aurreko hiruhilekoa baino bi puntu eta sei hamarren handiagoa da. Halere, %2,9ko hiruhileko arteko jaitsiera.

Zerbitzuetan, urte arteko %2,8ko eta hiruhileko arteko %1,0ko hazkundeak.

Zerbitzuak %2,8 hazi dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan baina indar ezberdinez: Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa hazi da gehien, %3,0. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,7; Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %2,6.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak dira hiruhileko arteko gehien hazi direnak, %2,4, baina hazkundea dugu azpisektore guztietan. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,6 hazi dira eta %0,5 Gainerako zerbitzuak.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, %2,1; 2014an zehar izandako positibotasunari eusten zaio. Datua bi hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhilekoen artean eta seigarren hiruhilekoz jarraian hazkundea dugu, %0,6.

graf0012560_02_e.png

Urte artean %2,1eko hazkundea dugu Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat hobeto. Positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Bai esportazio, bai inportazio mailetan jaitsiera dugu, baina halere kanpo-saldoaren ekarpena BPGra positiboa izan da.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) azkartu egin du hazkunde-erritmoa, 2014an zehar bezalaxe. %2,9ko hazkundea dugu hiruhileko honetan; aurrekoan baino hiru hamarren gehiago. Hiruhileko arteko tasa, %0,4; 2014ko laugarren hiruhilekoan baino hiru hamarren txikiagoa.

Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %0,2 hazi da urte artean (puntu bat eta sei hamarren gutxiago aurreko hiruhilekoan baino) eta %6,4 hiruhileko artean.

graf0012560_03_e.png

Azken Kontsumoko Gastua ( Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,3 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %1,6ko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %1,3 hazi da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino zazpi hamarren gehiago. Halere%1,2ko hiruhileko arteko jaitsiera.

Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeretan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %3,8 hazi da urte artean eta %0,6 hiruhileko artean. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- tasa positiboa du urte artean (%0,3), eta %-1,9 hiruhileko artean.

graf0012560_04_e.png

Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzan neurtuta) %1,4 hazi da urte artean, laugarren hazkundea jarraian. 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,3ko hazkundea dakar.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua jaitsi egin da Industrian eta Eraikuntzan eta gehitu Lehen sektorean eta zerbitzuetan. Zerbitzuetan %2,4 hazi da enplegua urte artean. Lehen sektorean %1,3 hazi da. Urte arteko jaitsierarik handiena Industrian, %-1,5. Eraikuntzan, %0,1eko enplegu-galera.

Hiruhileko artean: Lehen sektorean %-1,5, Industrian %-0,3, Eraikuntzan %-3,1. Zerbitzuek, %+0,8.

Urte artean, BPG %2,4 hazi da Gipuzkoan; %2,2 Bizkaian; %1,7 Araban. Hiruhileko artean, Arabak %0,6, Bizkaiak %0,6, Gipuzkoak %0,5.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,2ko hazkundea izan zuen 2015eko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2015/05/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012560_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali