2015/05/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 jaitsi ziren 2015eko apirilean aurreko hilaren aldean
2014ko apirilaren aldean eraikuntza kostuak %1,2 gutxitu ziren
2015eko apirilean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,2, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,2 gutxitu dira.
Apirilean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean; Obra Zibilarenean %0,0. Urte arteko bilakaeran zeinu bera eta intentsitate ezberdinak. Etxegintzaren lehengaien kostuak %1,3 merketu ziren, Obra zibilarenak %3,0.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2015eko apirila 2014koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%4,4), Zurgintza (%2,2), Altzarien fabrikazioa (%1,0). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-16,6), Ez-metalezko mineralak (%-2,7), Industria kimikoa (%-1,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)