2015/05/19ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %0,8 gehitu zen 2015eko lehen hiruhilekoan
Lehen gehikuntza 2008ko hirugarren hiruhilekotik
Eustatek landutako datuen arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %0,8 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera. Lehen gehikuntza 25 hiruhilekotan jarraian jaitsi ondoren.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2015eko lehen hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %0,5 gehitu zen, 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Eraikuntza sektorearen hobekuntza bai Etxegintza azpisektoreari, urte arteko %0,8ko gehikuntza izan baitzuen, bai Obra zibilekoari (%0,5) zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2015eko lehen hiruhileko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Obra Zibilak bilakaera negatiboa du, %-7,5; Etxegintzak %2,1eko gehikuntza.
Eraikuntza enplegua %0,4 jaitsi zen 2015eko lehen hiruhilekoan 2014ko laugarrenaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI); datu-bankua