2015/04/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,8 murriztu zen 2015eko otsailean
Aurreko hilarekin alderatuta %0,6 gutxitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2015eko otsailean %1,8 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2015eko urtarrilarekin alderatuta.
2015eko otsailean, 2014koaren aldean: Kontsumo ondasunetan %+8,4. Hauen barruan, Iraunkorretan %+18,5, Ez-iraunkorretan %+4,7. Energiaren indizean %-9,5; Bitarteko ondasunenetan %-3,3; Ekipo-ondasunenetan %-0,8.
Hil arteko aldaketa, 2015eko otsaila urtarrilaren aldean, positiboa izan da Ekipo ondasunetan, %4,1, eta Bitarteko ondasunetan %0,4. Energia %14,6 jaitsi da, eta Kontsumoko ondasunak, guztira, %0,4; Ez-iraunkorrekoak %-1,1 eta Iraunkorrekoak %+1,4.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko otsailean, urte artean: Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa %3,2; Makineria eta ekipoa %2,3.
Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %8,9; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %6,1, Material eta ekipo elektrikoa %3,6.
Lurraldeei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Araban %5,0 jaitsi da, Gipuzkoan %1,2, Bizkaian %0,7. Hil artean, 2015eko urtarrilaren aldean: Araban %+1,7, Bizkaian %-5,5, Gipuzkoan %+3,5.
OHARRA:
2015eko urtarrileko Industri Produkzioaren Indizearen behin-behineko datuak berrikusi egin dira, indizea osatzen duten unitateetako batek emandako datuetan akats bat antzeman ondoren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua