2015/05/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduera %1,2 gehitu zen 2015eko martxoan
Aurreko hilarekin alderatuta %1,7 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2015eko martxoan %1,2 gehitu zen Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,7 gehitu zen Euskal AEko industria-produkzioa, aurreko hilarekin, 2015eko otsailarekin alderatuta.
2015eko martxoan, 2014koaren aldean: Kontsumo ondasunetan %+6,8. Hauen barruan, Iraunkorretan %+13,8, Ez-iraunkorretan %+4,4. Energian %-8,5, Ekipo-Ondasunenak %+4,0; Bitarteko ondasunenak %-0,5.
2015eko otsailaren aldean, 2015eko martxoko hil arteko aldaketak: Energian %+1,1, Bitarteko ondasunetan %+1,4, Ekipoko ondasunetan %+3,3, Kontsumo-ondasunetan %-1,6. Azken hauen barruan, Iraunkorretan %-4,8 eta Ez-iraunkorretan %-0,4.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkundeak 2015eko martxoan, urte artean: Elikagai-industriak, edariak eta tabakoa %5,1; Makineria eta ekipoa %4,5.
Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %8,1; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %7,7.
Martxoko Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Bizkaian %+5,0; Gipuzkoan %+2,0, Araban %-6,7. Hil artean, 2015eko otsailaren aldean: Araban %-1,7, Bizkaian %+5,0, Gipuzkoan %+0,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua