2015/07/15eko prentsa-oharra
Merkataritza elektronikoak haziz darrai 2014an Euskal AEn, bai parte hartzen duten enpresen aldetik, bai zifra ekonomikoetan
Euskal enpresen %24,8k merkataritza elektronikoa egin zuen, aurreko urtean baino ehuneko 3,2 puntu gehiagok; salmentak %9,5 gehitu ziren
Euskal AEko merkataritza elektronikoak eutsi egiten dio hazteari, bai zifra ekonomikoetan, euroetan, bai egiten duten enpresa kopuruan, Eustaten datuen arabera. Euskal enpresen %24,8k merkataritza elektronikoa egin zuen 2014an, aurreko urtean baino ehuneko 3,2 puntu gehiagok. Sarearen edo bestelako sistema elektronikoen (e-maila, EDI, datu-truke elektronikoa, etab.) bidez sortutako negozio-bolumena, 12.124,6 milioi salmentetan, eta 9.326,1 erosketetan.
Zifra horien arabera, aurreko urtearen aldean %9,5 gehitu ziren Euskal AEko enpresetan merkataritza elektronikoaren bidez egindako salmentak; erosketak %15,3.
Salmenta elektronikoak, lurraldeka: Bizkaian Erkidegoko guztien %36,4; Gipuzkoan %32,2; Araban %31,4. Erosketa elektronikoak 2014an: Bizkaian guztien %51,2; Gipuzkoan %31,9; Araban %16,9.
Araban gehitu dira gehien erosketak 2014an, %18, eta gutxien salmentak, %7. Bizkaian salmenta hazkunderik handiena, %11,2; erosketetan %13,6. Gipuzkoa bigarren, bai erosketetan (%+16,6), bai salmentetan (%+10,1).
Establezimenduen tamainari erreparatuta, 10 enplegatu edo gehiagokoek lortu zituzten emaitza nagusiak merkataritza elektronikoaren erabileran, salmenten %82,1 eta erosketen %67,7.
Merkataritza elektronikoa egiten duten Euskal AEko enpresen portzentajea %24,8 da, 2014an ehuneko 3,2 puntuz gehitu delarik. Portzentaje hau, batez ere, erosketak egiten dituzten enpresek osatzen dute, %23,1; neurri txikiagoan salmenta egileek, %6.
Zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoena erosketenaren oso gainetik dago, baina bide elektronikoetatik erosten duten enpresak (%23,1) saltzen dutenak (%6) baino askoz gehiago dira.
Egindako kalkuluen arabera, 40.700 inguru dira Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak. Establezimendu horiek bide horretatik egindako erosketak guztien %30,6, eta salmentak, guztien %38,9.
Zifra hauek aldatu egiten dira enpresen tamaina kontuan hartuz gero. 10 langile edo gehiagokoek, %28,8k egiten dute merkataritza elektronikoa; aurreko urtearen aldean ehuneko 1,3 puntuz hazi da. Segmentu honetan ere, erosketak egiten dituztenak askoz gehiago dira, %25; salmenta egileak %10,8 dira. Azken urtean ehuneko 1,6 eta 0,8 puntu gehitu dira.
Salmenta elektroniko horiek egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, %43,6 posta elektronikoz (e-mailez) egin dira; %34,3 EDI eta beste sare batzuen bidez; %22,2 web orritik. Salmentak horrela egin dira: %41,4 EDI eta beste sare batzuen bidez, %35,3 e-mailez eta %23,3 web orriaren bidez.
2014an merkataritza elektroniko bidez egindako salmenten bezero-motari dagokionez, salmenta guztien %85,7 beste enpresa batzuetara saldu zen (B2B deritzon merkataritza), %13,6 kontsumitzaile partikularrei (B2C) eta %0,6k bestelako helburuak izan zituen, esaterako, administrazio publikoak (B2G).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; prentsa ohar gehiago
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; datu-bankua