2015/07/03ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2015eko MAIATZA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 6,6 hazi zen 2015eko maiatzean

Aurreko hilabetearen aldean, % 0,2 handitu da Euskal AEko industria-produkzioaren indizea

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-produkzioa % 6,6 hazi zen 2015eko maiatzean, 2014ko maiatzaren aldean, betiere, lan-egutegiaren termino homogeneotan. Datu horrek industria jardueraren hazkundea finkatzen du; urteko lehen bost hilabetetan, % 2,6 hazi da orotara.

Aurreko hilabetearen aldean (2015eko apirila), eta behin urtarokotasunaren eraginak zuzendurik, % 0,2 hazi zen Euskal AEko industria-ekoizpena.

2015eko maiatzeko datuak 2014ko maiatzekoekin erkatuz gero, ikus daiteke bilakaera positiboa izan dutela lau industria-sektore handiek. Hala, Kontsumo-ondasunak % 6,1 hazi dira, batik bat Kontsumo-ondasun iraunkorretan izandako % 26,0ko hazkundearen eraginez; izan ere, askoz ere txikiagoa izan da igoera (% 0,1) Kontsumo-ondasun ez iraunkorretan. Ekipamendu-ondasunak % 11,6 gehitu dira, Bitarteko ondasunak % 3,2, eta Energia, berriz, % 6,4.

Hiletik hilerako aldakuntza –2015eko apiriletik 2015eko maiatzera–, berriz, positiboa izan da Bitarteko ondasunetan (% 1,7 hazi dira). Baita Kontsumo-ondasunetan, guztira, ere (% 1,6 hazi dira); izan ere, Kontsumo ondasun iraunkorrak %0,2 hazi dira, eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 2,2. Bestalde, % 1,0 jaitsi dira Ekipamendu-ondasunak, eta % 2,6 Energiaren alorrekoak.

Euskal industriagintzan pisu gehien duten sektoreei gagozkiola, honako hauek hazi dira nabarmenkien 2015eko maiatzean, urtetik urterako aldakuntzetan: Garraio-materiala, % 9,7 hazi delarik; Makineria eta ekipamendua, % 9,5 hazirik; eta Zura, papera eta arte grafikoak, % 7,7 hazirik.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko aldakuntza-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Guztiz bestela, beherakadak izan dira Kautxu eta plastikozko produktuen sektoreko indizean (% 1,5, hain zuzen), bai eta Elikagai-, edari- eta tabako-industrien indizean ere, % 1,4 beheratu denez urtetik urtera.

Lurralde historikoka, urtetik urterako bilakaera positiboa izan da maiatzean hiru lurraldeetan. Izan ere, % 8,7 igo da Bizkaian, % 5,7 Araban, eta % 5 Gipuzkoan. Hiletik hilerako aldakuntza-tasa ere positiboa izan da Bizkaian, % 1,9 igo baita, eta Araban, % 1,7 hazi da eta; Gipuzkoan, berriz, % 2,2 jaitsi da 2015ko apirileko datuen aldean.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Aldakuntza-tasak. Behin-behineko datuak. 2015eko maiatza				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 6,6 hazi zen 2015eko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2015/07/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012640_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali