2015/06/23ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA. 2015eko maiatza

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 garestitu ziren 2015eko maiatzean aurreko hilaren aldean

2014ko maiatzaren aldean eraikuntza kostuak %0,9 jaitsi ziren

2015eko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 goratu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,9 jaitsi zen, Eustaten datuen arabera.

Aurreko hilekoaren aldean, ez zen aldatu eskulanaren kostua, baina lehengaien kostuak % 0,1 handitu ziren.

Azpisektoreka, etxegintzak eta obra zibilak bilakabide antzekoa izan zuten maiatzean lehengaien kostuei dagokienez, aurreko hilarekin alderatuta; izan ere, eraikuntzako lehengaiak % 0,1 garestitu ziren eta obra zibilekoak, berriz, % 0,3. Bi azpisektoreon urtetik urterako bilakaerari dagokionez, zeinu berekoak dira (zeinu negatiboa, izan ere), baina intentsitate desberdinekoak. Eraikuntzako lehengaien kostuak % 0,9 jaitsi ziren eta obra zibilekoak, aldiz, % 2,4.

Sektoreak kontsumitutako zenbait lehengairen urteko prezioak garestitu egin ziren (2015eko maiatzean, 2014ko maiatzekoen aldean). Nabarmentzekoak dira metalgintzakoak (% 1,1eko hazkundea), metalezko artikuluen sektorekoak (% 0,4ko hazkundea), zuraren industriakoak eta material elektronikoaren sektorekoak (% 0,3ko hazkundea azken biak). Aldiz, beste sektore batzuetako lehengaien prezioak txikitu egin dira hamabi hilabete hauetan. Aipatzekoak dira petrolioaren finketaren sektorekoak (% 14,0 txikiagoak), industria kimikoarenak (% 2,0 txikiagoak) eta mineral ez metalikoen sektorekoak (% 1,9 txikiagoak).

graf0012629_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI) Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 garestitu ziren 2015eko maiatzean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2015/06/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012629_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali