2015/08/18ko prentsa-oharra
30/34 urte bitarteko euskal biztanleen %48,9k goi-mailako hezkuntza zuen 2014an
Tasa hori 28-EBkoa (%37,9) baino ehuneko 11 puntu handiagoa da
Euskal AEko 30/34 urte bitarteko biztanleen %48,9k goi-mailako hezkuntza zuen, Eustaten eta Eurostaten 2014ko datuen arabera. Ehuneko hori 28-EBko estatuen batez bestekoaren -%37,9- oso gainetik dago. Espainiakoa %42,3 zen urte berean.
Datuok 28-EBkoekin alderatuz gero, Euskal AEko egoera oso positiboa da. Aurretik geneuzkan: Lituania (%53,3), Luxenburgo (%52,7), Zipre (%52,5), Irlanda (%52,2), Suedia (%49,9). Zerrendaren behealdean Italia (%23,9), Errumania (%25,0), Malta (%26,6), Eslovakia (%26,9).
Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago 2005eko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %35,4 ziren Euskal AEn; %39,9 Espainian eta 28-EBkoen batez bestekoa %28,1.
2010ean euskal biztanleen %43,5ek zuen goi mailako hezkuntza, espainiarren %42,0k eta 28-EBko batez bestekoa %33,8 zen.
2014an, 20/24 urte bitartekoak, bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen dituztenak %86,7 ziren Euskal AEn, eta 28-EBn %82,3 batez beste. Espainiako tasa, %65,8, oso azpitik.
Tasarik altuenak: Kroazia (%96,3), Irlanda (%92,6), Zipre (%92,4), Lituania (%91,4), Eslovakia (%90,9). Bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditutako 20/24 urte bitartekoen tasarik baxuenak: Espainia (%65,8), Portugal (%72,1), Danimarka (%72,5), Luxenburgo (73,7%), Malta (%75,5).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskadi 28-EBn; prentsa-ohar gehiago