2015/07/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %2,6ko hazkundea izan zuen 2015eko bigarren hiruhilekoan
Enpleguaren urte arteko aldakuntza-tasa, %1,7
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %2,6ko urte arteko hazkundea izan du 2015eko bigarren hiruhilekoan, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea lau hamarren handiagoa da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,8ko hazkundea, 2015eko lehen hiruhilekoan baino bi hamarren gainetik.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2015eko bigarren hiruhileko urte arteko hazkundea industriak jokaera hobea izan duelako eta zerbitzuek bultzadari eutsi diotelako izan da. Eraikuntzak eutsi dio lehengo hiruhileko bizkortze apalari.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, %1,7 gehitu da 2015eko bigarren honetan, urte arteko bosgarren tasa positiboa jarraian. Tasa hau aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren handiagoa da. Hiruhileko artean %0,7ko hazkundea dugu, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Datu-bankua