2015/07/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 jaitsi ziren 2015eko ekainean aurreko hilaren aldean
2014ko ekainaren aldean eraikuntza gastuak %1,1 gutxitu ziren
2015eko ekainean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan %-1,1 dugu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,3 gutxitu dira.
Ekainean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, aurreko hilaren aldean. Etxegintzaren atalean %0,3ko jaitsiera, Obra Zibilarenean %0,5ekoa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu negatiboa eta intentsitate ezberdinak. Etxegintzaren lehengaien kostuak %1,2 merketu ziren, Obra zibilarenak %3,1.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2015eko ekaina 2014koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Zurgintza (%2,0), Altzarien fabrikazioa (%1,1), Metalezko artikuluak (%0,4). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-17,5); Industria kimikoa, Ez-metalezko industria eta Ez-metalezko mineralak, denek %-1,7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)