2015/08/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %5,6 gehitu zen 2015eko ekainean
Industri Produkzioaren Indizeak %3,1eko gehikuntza izan du 2015eko lehen seihilekoan
Eustaten datuen arabera, 2015eko ekainean %5,6 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean.
Urteko lehen sei hilabeteetan industri jarduera %3,1 gehitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2015eko maiatzaren aldean.
2015eko ekaineko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, aldakuntza positiboak izan ditu industriaren lau sektore handietan. Kontsumo-ondasunak %5,4 gehitu dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %+30,8, ez-iraunkorrak %-2,8. Ekipo-ondasunak %11,1 gehitu, Energia %1,9, Bitarteko ondasunak %4,2.
Hil artekoa, 2015eko ekaina maiatzaren aldean, positiboa izan da Ekipo-ondasunetarako (%0,6) eta Bitarteko ondasunetarako (%0,2). Kontsumo-ondasunak %3,1 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%-5,0) izandako jaitsieragatik; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,0 gehitu ziren. Energia %0,7 jaitsi da.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen arteko hazkundeak 2015eko ekainean, urte artean: Garraio materialean %11,8; Makineria eta ekipoan %8,7; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %6,6.
Urte arteko jaitsierak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %-2,1; Kautxu eta plastikoak, %0,0.
Industri Produkzioaren Indizearen ekaineko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetan. Araban %2,8; Gipuzkoan %3,7; Bizkaian %9,0. Hil artean, 2015eko maiatzaren aldean: Araban %-2,2, Bizkaian %-0,6, Gipuzkoan %+1,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua