2015/07/30eko prentsa-oharra
ZERBITZUEN ESTATISTIKA. JARDUERA PROFESIONALAK ETA ZERBITZU LAGUNGARRIAK 2013
Euskal AEn 2013an Jarduera profesionalen eta zerbitzu lagungarrien sektorean 114.854 langile aritu ziren, erkidegoko guztien %11,9
Mikro-enpresak (10 langile baino gutxiago) sektoreko establezimenduen ia %95 dira
Euskal AEn 2013an Jarduera profesionalen eta zerbitzu lagungarrien sektorean 114.854 langile aritu ziren, erkidegoko guztien %11,9, eta 8.051 milioi fakturatu zituen, Eustaten arabera. Sektoreak 2013an 27.939 establezimendu zituen, aurreko urtean baino %0,2 gehiago. 2012an baino %5,4 gutxiago fakturatu zituen.
Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen azpisektorean talde hauek ditugu: Jarduera juridiko eta kontabilitatekoak, Arkitektura eta Ingeniaritza, Ikerkuntza eta garapena, Publizitatea eta merkatu-azterketak, Beste jarduera profesionalak. Fakturazio osoaren %65,7 hartzen du baitan, eta langile-kopurua Administrazio jardueren eta Zerbitzu lagungarrien azpisektorekoa bezain handia da ia. Fakturazioa %6,3 gutxitu zen eta enplegua %1,7. Administrazio jardueren eta Zerbitzu lagungarrien azpisektorean ditugu: Alokairu-jarduerak, Enpleguarekin lotutako jarduerak, Bidaia-agentziak eta Zerbitzuen beste jarduerak. Negozio-zifraren %34,3 izan zen, berea %3,8 gutxitu zelarik, eta enplegua %1,9.
Jarduera profesionalen eta zerbitzu lagungarrien sektorean, mikro-enpresetan (10 langile baino gutxiago) establezimenduen %94,6, fakturazioaren %45,4 eta langileen %37,7 genituen. Enpresa txikiak (10-49 langile) establezimenduen %4,4, enpleguaren %21,7 eta fakturazioaren %25,9. Enpresa ertain eta handiek (50 langile edo gehiago, establezimenduen %1,1) fakturazioaren %28,6 eta langileen %40,7 hartzen zuten haien baitan.
2013an eta sektore osoan hiru lurraldeek behera egin zuten fakturazioan, baita ere enpleguan Araban izan ezik. Gipuzkoan fakturazioa osoaren %25,5 egin zen; 2013an salmentetan %-7,7 eta enpleguan %-2,2. Bizkaian fakturazioa osoaren %61,6 egin zen; salmentetan %-4,2 eta enpleguan %-2,1. Araban fakturazioa osoaren %12,9 egin zen; salmentetan %-6,8 eta enpleguan %+0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Zerbitzuen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago