2015/09/11ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren sektorea %0,2 gehitu zen 2015eko lehen seihilekoan
Etxegintza %0,6 gehitu; Obra Zibila %2,5 gutxitu
EUSTATen datuen arabera, 2015eko lehen seihilekoan, lan egutegi homogeneoan %0,2 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera. Lehen hiruhilekoan %0,8ko hazkunde nominala; bigarrenean %0,5eko jaitsiera; joera ezberdinak.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2015eko bigarren hiruhilekoan eraikuntza sektorea %1,3 murriztu zen, 2015eko lehenengoaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Obra Zibila azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %5,1eko jaitsiera izan baitzuen; Etxegintzan %0,4ko gehikuntza.
Hiruhileko artean, 2015eko bigarrena aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %1,3; baita Obra Zibilak ere, %1,4.
Eraikuntzako enplegua %1,2 gutxitu zen 2015eko bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua