2015/09/21eko prentsa-oharra
Euskal AEk 45 milioi gastatu zituen etxerik gabekoekikoak egiteko 2014an, 2012an baino %8,6 gehiago
Euskal AEn daude estatu guztiko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen %29
Euskal AEk, gizarte-zerbitzuen sarean, 45 milioi gastatu zituen etxerik gabekoekikoak egiteko 2014an, 2012an baino %8,6 gehiago, Eustaten datuen arabera 234 zentrotan, non ostatu-plazak 2.771 ziren eta errestaurazio-plazak 2.104. Zentroetan, 2.091 langile.
Euskal AEn daude estatu guztiko etxerik gabeko pertsonentzako zentroen %29 eta ostatu-plazen %16 (izan ere, gureak txikiagoak dira batez beste). Gure sarean, bi ezaugarri nagusi: Zentro publikoen proportzio handiagoa (guztien %39 hemen; %30 estatuan); soldatako gehiago gurean, boluntarioen aldean. Euskal zentroetako soldatakoak estatuko guztien %19 ziren 2014an; boluntarioak %9.
Etxerik gabekoa hau da: 18 urte eta gehiagoko pertsona, bizigarritasun-baldintzak dituen ostaturik ez duena, eta ondorioz kalean edo sektore publikoaren edo gobernuz kanpoko erakundeen aldi baterako ostatuetan bizi behar duena. 2014ko abenduaren 15ean 2.057 pertsona zeuden zentrootan lotan. Estatu osoan 13.596 ziren; alegia, Euskal AEkoak %15.
Bizkaian daude zentroen %54, ostatu-plazen %47, errestaurazio-plazen %62, giza baliabideen %58 eta ekonomikoen %54. Gipuzkoan zentroen %34, ostatu-plazen %35 eta errestaurazio-plazen %22; Araban zentroen %12, ostatu-plazen %19 eta errestaurazio-plazen %16.
Bilbon dira Euskal AEko zentroen %40 eta Bizkaikoen %74; Gasteizen Arabako zentroen %89; Gipuzkoan (askoz dezentralizatuagoa), Donostian zentroen %37.
Administrazio Publikoek jardueraren %87 finantzatu zuten (39 milioi); gainerakoa baliabide propioekin (%8,3), erakunde pribatuek (%3,7), partikularren dohaintza (%1,6). Zentro gehienetan finantzazio publikoa (%59) da diru-iturri bakarra; ahalegin ekonomiko handiena tokiko administrazioek, gastuaren %79.
Erakunde pribatuen zentroen finantzazioaren %91 Administrazio Publikotik etorri zen; erakundeok denak dira irabazi asmorik gabeak, eta lautik hirutan erabat edo nagusiki diru publikoaz finantzatzen dira. Ekarpen publikoa diru-laguntzak eta erakundeokin hitzartutako 692 plazen (eskaintza pribatuaren %47) kontra-prestazioak izan ziren.
Etxerik gabekoentzako zentroen enpleguaren %44 denbora partzialeko boluntarioak
2014an Euskal AEko gizarte zerbitzuen etxerik gabekoentzako zentroetan 2.091 langile aritu ziren; 1.030 (%49) soldatakoak; %59 lanaldi osoan; %70, emakumeak. 927 pertsona (%44) boluntario aritu ziren; denbora partzialean %84; %59, emakumeak. Estatuan: 17.572 langile; 5.417 soldatakoak (%30,8); 10.710 boluntarioak (%60,9).
498 “sabairik gabekok” exijentzia baxuko aterpetxe eta zentroetan pasa zuten gaua
ETHOS europar tipologiari jarraituz, etxerik gabekotasun larrian edo sabairik gabe bizi direnak kalean bizi eta bertan edo zentroren batean pasatzen dute gaua. 2014ko abenduaren 15 erreferentzi (hotzaren kontrako neguko errefortzu-zentroak aktibo), sabairik gabekoentzako 549 ostatu-plaza genituen, 498 pertsona haietan; %91ko betetzea. Jantokiko 428 plazetan 905 errestaurazio-zerbitzu eman ziren; lo bertan egindakoen %72ri gosaria eman zitzaion.
Etxerik gabeko 1.559 pertsona aldi batez gizarte-zerbitzuen sarearen zentroetan bizi izan ziren
Etxerik gabekoekikoak edo erakundeen zentroetan aldi batez bizi direnekikoak 174 zentrotan egin ziren; 2.222 plaza eskaintzen ziren; 2014ko abenduaren 15ean, 1.559 pertsonari aldi baterako etxea eman zitzaien.
Zentro hauetako 23, egoitzak eta harrera-zentroak; 151, pisuak D 98 pertsona batentzat, 53 saretan antolatuak). Bi pertsonatik bat (841) bizi izan zen aldi batez pisu-sarearen 251tako batean. Espainian, 239 egoitza eta harrera-zentro; 264 pisu.
Zentro gehienak bideratzen ziren etxerik gabeko etorkinentzat, droga edo alkohol arazodunentzat, gaixotasun mentaldunentzat, etxeko indarkeriaren biktimentzat eta beste.
Emakumeentzako harrera-baliabideak 40 zentrotan zeuden, gehienak publikoak; 64 etxebizitza eskaintzen ziren, 384 plaza; 192 pertsonarentzako aldi baterako ostatua eman zen. Azken horietako gehienak genero-indarkeriaren biktimentzat; 321 plazatan 151 emakume eta senideak bizi ziren 2014koaren bukaeran.
Adinez nagusi izan arteko gazteentzako baliabideak 18 zentrotan, nondik eskaini baitziren 31 pisu, 188 plaza, non bizi ziren 2014ko bukaeran, 172 gazte. Zentro hauetan -gehienetan finantzazio publikoa eta titulartasun pribatua- 110 langile, gehienak (%66) soldatakoak, aritu ziren. Talde honen barruan Euskal AEra iritsi zirenean “adin txikiko atzerritar bakarkakoa” izandakoak daude; horregatik 11 zentrotan pertsonen %100 atzerritarrak ziren.
Oharra: Aldaketa metodologikoengatik, 2012ko datuak berrikusi dira. Estatistika-eragiketa hau Eustatek INErekin batera egin du Euskal AEn.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62
Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak- prentsa-ohar gehiago