2015/09/17ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. 2015/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,7ko hazkundea izan zuen 2015eko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %1,0ko hazkundea

2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %2,7 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera; datua aurreko hiruhilekoa baino bost hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %1,0ko aldakuntza. Uztailaren 29an emandako aurrerapen-datuen aldean, urte artekoak hobera egin du hamarren batez eta hiruhileko artekoak biz.

Euskal ekonomiaren hazkundea 2015eko bigarren hiruhilekoan Espainiakoaren horixe izan da hiruhileko artean, lau hamarren txikiagoa urte artean eta puntu bat eta bi hamarren handiagoa Eurozona-19koaren (%+1,5) aldean.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztien bilakaera positiboari zor zaio, salbuespena lehen sektorea (%-20,1) delarik. 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean industriaren hazkunde-erritmoa bizkortu egin da. Eraikuntzan berriz ere hazkunde-erritmoa moteldu. Zerbitzuetan oro har dugu urte arteko hazkunde-tasa handiena, aurreko hiruhilekoa baino handiagoa ere. Bereziki nabarmena da Gainerako Zerbitzuetan, non dauden besteren artean, jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruak.

Industria, hiruhileko honetan, %3,1 gehitu da urte artean, lehenengoan baino bi puntu eta zazpi hamarren gehiago. Urte arteko honek %3,0ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean. Manufaktura-industria hamarren bat gehiago (%3,2) hazi da; hiruhileko artean %1,8.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %	
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Eraikuntza %0,6 hazi zen urte artean 2015eko lehen hiruhilekoan; gutxiago, %0,2, bigarrenean. Urte arteko lau hamarren gutxiago horrek %2,8ko jarduera-mailaren jaitsiera aurreko hiruhilekoaren aldean dakar.

Zerbitzuetan, urte arteko %3,1eko eta hiruhileko arteko %0,8ko hazkundeak.

Zerbitzuen urte arteko %3,1eko hazkundea azpisektore guztiei zor zaie. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa eta Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) adarretan dugu hazkunderik handiena, %3,3. Lehen adarrean eta lehen hiruhilekoaren aldean urte artekoak hamarren batez egin du hobera; Gainerako zerbitzuetan hiruz. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,3 hazi dira urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuekin lotutakoetan dugu azpisektore arteko hiruhileko arteko hazkunderik handiena, %1,3. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,3 hazi da eta %0,8 Gainerako zerbitzuak.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, %2,7; 2014ko lehen hiruhilekoan hasitako positibotasunari eusten zaio. Datua sei hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhileko artean %1,0 hiruhileko honetan

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Urte artean %2,7ko hazkundea dugu Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan baino sei hamarren hobeto. Positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Bai esportazio, bai inportazio mailetan antzeko hazkunde-tasak.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) urte artean azkartu egin du hazkunde-erritmoa, 2014an zehar bezalaxe. %3,3ko hazkundea dugu hiruhileko honetan; aurrekoan baino lau hamarren gehiago; hiruhileko artean %1,7.

Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %1,1 hazi da urte artean (bederatzi hamarren gehiago aurreko hiruhilekoan baino) eta %-3,9 hiruhileko artean.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Azken Kontsumoko Gastua ( Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %2,9 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,5eko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %1,8 hazi da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago. Hiruhileko arteko hazkundea, %0,8. Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeretan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %5,9 hazi da urte artean eta %4,1 hiruhileko artean. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %0,0 urte artean, %-0,6 hiruhileko artean.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzan neurtuta) %1,7 hazi da urte artean, bosgarren hazkundea jarraian. 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,7ko hazkundea dakar.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua jaitsi egin da Industrian eta Eraikuntzan eta gehitu Lehen sektorean eta zerbitzuetan. Zerbitzuetan %2,5 hazi da enplegua urte artean. Lehen sektorean %0,8 hazi da. Urte artean jaitsierak Industrian, %-0,3 eta Eraikuntzan, %-0,2.

Hiruhileko artean lau sektore handietatik hirutan tasa positiboak. Lehen sektorean %6,8; Zerbitzuetan %0,8. Industrian %0,3ko hazkundea hiruhileko artean. Eraikuntzan %-0,2.

Urte artean, BPG %2,8 hazi da Araban eta Gipuzkoan; %2,7 Bizkaian.

Hiruhileko artean, Araban eta Bizkaian %1,1; Gipuzkoan %0,9.

Ohar metodologikoa: Eustatek Hiruhileko Kontuetara Euskal AEko Kontu Ekonomikoetako 2013ko behin betiko datuak eta 2014ko aurrerapen datuak ekarri ditu; hiruhilekoetako serieak berriz zenbatetsi behar izan dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %2,7ko hazkundea izan zuen 2015eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2015/09/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012850_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali