2015/10/02ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %3,3 gehitu zen 2015eko abuztuan
Industri Produkzioaren Indizeak %3,4ko gehikuntza izan du 2015eko lehen zortzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2015eko abuztuan %3,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen zortzi hiletan %3,4ko hazkundea.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 gehitu zen, 2015eko uztailaren aldean.
2015eko abuztuko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Kontsumo-ondasunak %5,5 gehitu ziren guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %27,0, ez-iraunkorrak %1,9. Bitarteko ondasunak %5,0 gehitu, Ekipo-ondasunak %4,6. Energia %2,4 jaitsi.
2015eko abuztuko hil arteko aldakuntza, uztailaren aldean, ezberdina industri talde handietan. Energia %8,3 jaitsi zen, Bitarteko ondasunak %6,6 gehitu, Ekipo-ondasunak %0,6; Kontsumo-ondasunak %0,3 gehitu. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %1,6 gehitu eta iraunkorrak %2,9 jaitsi.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko abuztuan, urte artean: Zura, papera eta arte grafikoak, %19,8; Metalurgia eta metalezko produktuak %3,7; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %2,6.
Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %7,3; Garraio materiala, %4,9.
Abuztuko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Gipuzkoan %+6,8, Bizkaian %+3,4, Araban %-2,6. Hil artean, 2015ko uztailaren aldean: Gipuzkoan %+2,2, Araban %1,1, Bizkaian %-1,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua