2015/09/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuetan aldaketarik ez, 2015eko abuztuan aurreko hilaren aldean
2014ko abuztuaren aldean eraikuntza gastuak %0,2 gutxitu ziren
2015eko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea ez zen aldatu (%0,0), aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,2 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak ezta ere.
Abuztuan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bestelako bilakaera izan zuten lehengaien kostuetan, aurreko hilaren aldean. Etxegintzaren atalean %0,2ko gehikuntza, Obra Zibilarenean %0,7ko jaitsiera. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerek zeinu ezberdina. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,2 gehitu, Obra zibilarenak %2,9 jaitsi.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2015eko abuztua 2014koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%4,1), Zurgintza (%2,4), Ez-metalezko mineralak (%1,1). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-25,5), Industria kimikoa (%-2,4), Metalurgia (%-2,0).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)