2015/09/18ko prentsa-oharra
Jaiotzak Euskal AEn %3,4 gutxitu ziren 2015eko lehen hiruhilekoan
Amen %43,3k 35 urte edo gehiago; jaiotzen %41,2 ezkongabekoen seme-alabak
2015eko lehen hiruhilekoan Euskal AEn 4.590 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %3,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotzak bi lurraldetan gutxitu: Araban %-5,2; Bizkaian %-5,1; Gipuzkoan %+0,2. Araban 761 haur jaio ziren, Bizkaian 2.247, Gipuzkoan 1.582.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %38,1. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%34,7); 25-29ko taldeak erditzeen %13,1.
2014ko hiruhileko beraren aldean, 40 urte edo gehiagorekin amatu direnak 379 izatetik 393 izatera pasatu dira 2015ean. Emakume hauek jaiotzen %8,6 izan zituzten; 25 urtez beherakoek, %5,5.
Ezkontzaz kanpo jaioak guztien %41,2, ehuneko 2,3 puntu gehiago 2014ko lehen hiruhilekoan baino. Bizkaia (%42,5) izan zen Euskal AEko kopuru orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra; Araban %40,7, Gipuzkoan %39,5. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %10,3.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2015eko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.369, lehenengo haurrak izan ziren; 1.779 (%38,8) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak, %9,6.
Amen %19,6, atzerritarrak
Euskal AEn, 2015eko lehen hiruhileko jaiotzen %19,6tan, ama atzerritarra zen. Araban %22,3; Gipuzkoan %21,4; Bizkaian %17,4. Aurreko urtearen aldean, ehuneko puntu bat baino zertxobait gutxiagoko hazkundea, ama atzerritarren ehunekoan.