2015/11/17ko prentsa-oharra
Euskal AEn merkataritza elektronikoan ari diren 10 langile edo gehiagoko enpresa-portzentajearen muturrak: %38 Debagoienan, %5 Enkarterrietan
Webgunea dutenen ia erdiak euskaraz ere badu
Eustaten datuen arabera, 2014an Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresen %28,8k salmentarik edo erosketarik egin zuen elektronikoki; muturrak %38 Debagoienan, %5 Enkarterrietan. Aurreko urtearen aldean puntu bat eta hiru hamarren gehiago Euskal AEn; bost puntu eta zazpi hamarren gehiago 2010ean baino. Debagoienaz (Gipuzkoa) gain, azpimarragarriak Gernika-Bermeo (Bizkaia, %34,9) eta Kantauri Arabarra (%30,5).
IKT ekipamenduetan -Informazioaren eta Telekomunikazioaren Teknologiak- 10 langile edo gehiagoko enpresen %94 pasak Internet dute, eskualde guztietan, batez bestekoa %97,8 delarik; web orria %86,5ek. Debagoienaz (Gipuzkoa, %88,7) gain, azpimarragarriak Durangaldea eta Gernika-Bermeo (Bizkaia, %87,5) eta Lautada eta Kantauri Arabarra (%85,4).
Internet baduten 10 langile edo gehiagoko enpresak, Herri Administrazioekin haren bidez izapidetzen dutenak 2015ean %92,1 dira; 2014an baino puntu bat gehiago. Nabarmentzeko: Arratia-Nerbioi, Bizkaian, %99,1; Arabako Mendialdea %97,3; Debabarrena eta Goierri, Gipuzkoan %93,7; eskualde guztiak daude %90en gainetik, Bidasoa Beherea (%86,0) izan ezik.
Sare informatikoen portzentajeak oso altuak dira 9 langile baino gehiagoko enpresetan, erkidego osoan. Batez bestekoan %94,4k ditu, 2014an baino puntu bat eta hamarren bat gehiago; aipatzekoak Durangaldea Bizkaian eta Arabako Errioxa (%100); Goierri Gipuzkoan, %97,7.
10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %81,7k kode irekidun programak darabiltza, eta goraka ari da. Gorbeia inguruak, Araban, eta Debagoiena Gipuzkoan (%92,0); Gernika-Bermeo Bizkaian (%87,2) aipatu behar.
Euskararen presentzia euskal enpresen webetan
Euskaraz ere badiren webak batez ere Gipuzkoako enpresetan (%61,5etan batez beste) ditugu. Erkidegoan %48,6tan. Debagoienan %74,3, Goierrin %67,3; Gipuzkoako gainerako eskualdeetan %54ren gainetik. Bizkaian, Markina-Ondarroan %65,7; Gernika-Bermeon %63,8; lurraldeko batez bestekoa, %42,6. Arabako Mendialdean %52,8; gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea; lurraldeko batez bestekoa %39,6.
Hiriburuetan Donostia aurren nabarmen merkataritza elektronikoan eta euskarazko webetan; halere 10 langile edo gehiagoko enpresetan IKT teknologien ekipamenduen portzentajeak oso antzekoak dira hiru hiriburuetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; prentsa ohar gehiago
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; datu-bankua