2015/11/27ko prentsa-oharra
Jaiotzak %5,5 gutxitu ziren Euskal AEn 2015eko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen haurrak, %41
2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.674 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %5,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Araban %-6,7; Bizkaian %-9,2; Gipuzkoan %+0,9. Araban 771 haur jaio ziren, Bizkaian 2.298, Gipuzkoan 1.605.
2015eko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %40,8 (%38,5, 2014ko hiruhileko berean). Gipuzkoa (%38,6) Euskal AEko balioaren azpiko lurralde bakarra; Bizkaian %42,3, Araban %41.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2015eko bigarren hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.440, lehenengo haurrak; 1.791 (%38,3) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,5.
10 jaiotzaren ia 2tan amak 30 urte baino gutxiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 30-34 urteko amen taldea nagusi oraindik ere, erditzeen %38. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%35,6). 25-29 urte artekoen haurrak, %13,8; muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez beherakoenak %4,6, 40 urtez gorakoenak, %7,8.
Ama ezkongabeen adina multzoarenaren azpitik dago; ezkongabeen %8,6 25 urtetik beherakoak, 25-29 urte artekoak %15,6.
Amen %18,2, atzerritarrak
Euskal AEn 2015eko udaberriko jaiotzen %18,2tan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %25,2; Bizkaian 15,8%, Gipuzkoan 18,3%.