HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak 2 urtez galerak izan...

2015/11/13ko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA -2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2 urtez galerak izan ondoren, goraka Euskal AEko biztanleria

10 urtetan, 100 urte edo gehiagoko pertsonak bikoiztu egin dira

Euskal AEk 2.173.210 biztanle ditu 2015ean, Eustaten datuen arabera; aurreko bi urteetako galera eten egin da. 2014an baino 333 pertsona gehiago gara eta 2012an baino 8.380 gutxiago, orduan izan baitzen maximo historikoa.

Bizkaian (-2.772) bakarrik murriztu da biztanleria 2015ean; 2013 eta 2014an (-9.920) bezala. Araban 1.745 biztanle gehiago, ia 2012an bezalaxe. Gipuzkoak 2012tik hona 4.397 biztanle irabazi ditu, 1.360 azken urtean.

2015ean Gasteiz bakarrik hazi da (+1.837). Donostian -106 eta Bilbon -1.209; bien artean Gasteiz hazi dena baino gutxiago. Donostia eta Bilbon, biztanleria 2009tik jaitsi da, orduan izan zelarik maximo historikoa. Gasteizen galera bakarrak 2013 eta 2014an izan ziren, eta 2015ean dugu maximo historikoa.

Getxo, Santurtzi, Basauri, Portugalete eta Sestaok galdu zuten biztanlerik (-1.842) gehien; Bilbo Handiko udalerriak denak. 2012-2015 bitartean, -5.359. Eskualde honetan daude biztanle-dentsitaterik handiendun udalerriak, km. karratuko 6.000 pasa; Portugaleten, 2015ean, 14.548.

Arabako Mendialdeko Kuartango, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu eta Harana udalerrietan, -km. karratuko 7 biztanle baino gutxiago- biztanle galera izan da azken urtean.

24 udalerritan lau biztanletik batek baino gehiagok 65 urte edo gehiago ditu

2015ean Euskal AEn 65 urte edo gehiagokoak %21,1 dira; Espainian %18,4. Gaztela eta Leon, Asturias eta Galizian, %24tik gora, zahartuenak. Europan Italia bakarrik dago euskal proportzioaren gainetik. Duela hamar urte, ehuneko 3 puntu baxuagoa zen proportzioa.

graf0012940_01_e.png

Batez bestekoaren (%21,1) gainetik 92 udalerri; 159 berdin edo azpitik. Lehenengoen artean, Bilbo, Donostia eta Barakaldo, Euskal AEko biztanleen %29 ia. 2005-2015 bitartean 108 udalerritan 65 urte baino gehiagokoen proportzioa txikitu egin da, baina udalerriotan biztanle guztien %5,3 bakarrik bizi da.

Badira aldeak 65 urte edo gehiagokoen portzentajean: %9,8 Irura eta Elburgo/Burgelun; %39,6 Lagranen. Lau udalerri %10etan daude edo azpitik; aipatuez gain Alegria-Dulantzi eta Larraul; guztien artean 5.551 pertsona. Hiru udalerri %30en gainetik: Lagran, Harana, Elantxobe; guztira 823 biztanle.

Arabako Mendialdean %27,4 (udalerri guztietan adindun asko); ondoren Markina-Ondarroa, %22,6. Azkena Plentzia-Mungia, %15,7.

85 urte edo gehiagokoak %1,9 ziren 2005ean, %3,4 2015ean (%+73). %87ko gehikuntza Durangaldean; %16 Gorbeiako Inguruetan; alde handiak. 100 urte edo gehiagokoak 299 ziren 2005ean; 2015ean, 593, bi aldiz gehiago.

Gure erkidegoan 65 urte edo gehiagoko 1,4 pertsona daude 16 urtetik beheragoko bakoitzeko; Espainian 1,2; Asturiasen 2,1.

78 udalerri gainetik daude; muturrekoak: Lagran (11), Harana (5,6), Moreda Araba (4), Añana (4). Larraul, Irura, Alegria-Dulantzi eta Baliarrainen, 65 urte edo gehiagoko bakoitzeko 15 urte bitarteko 2 gazte edo gehiago daude.

Arabako udalerrietan ditugu muturreko kasuak adinaren araberako biztanle-banaketan, tamaina txikiagatik eta migrazio bezalako fenomenoek banaketan duten eraginagatik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo biztanleen udal estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo biztanleen udal estatistika. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2 urtez galerak izan ondoren, goraka Euskal AEko biztanleria

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2015/11/13
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012940_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali