2015/11/10eko prentsa-oharra
2014an %2,6 gehitu zen ospitaleratze kopurua euskal ospitaleetan
Begi-lausoak (%+8) jarri ditu nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunak aurren ospitaleratzeetan
Eustaten datuen arabera, 2014. urtean Euskal AEko ospitaleetan 320.761 alta eman ziren, aurreko urtean baino %2,6 gehiago. Publikoetan (non eman ziren alta guztien %78) %3,3ko gehikuntza; pribatuetan, %0,4.
Ospitalizatuen %97,4 Euskal AEn bizi ziren (%49,3 Bizkaian, %32,5 Gipuzkoan, %15,6 Araban); %2,4 beste probintzietan (Burgos, Kantabria, Nafarroa, Errioxan gehien bat); %0,1, atzerrian.
Emakumeak %51,2; gizonak %48,8. Erditzea eta haurduntza ez badira kontuan hartzen, %47,5 eta %52,5. 2014an, 65 urte eta gehiagokoak, alten %46,5, goraka beti; ospitalizatuen artean ugarienak 78 urtekoak.
Gaixotasunen sailkapen normalizatuaren arabera, nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunak aurren ospitalizazioetan (%13,9); begi-lausoagatik gehien bat (25.000 gertakari, diagnostikatuena).
Bigarren, digestiboaren gaixotasunak (%11,7); hirugarren zirkulazio sistemarenak (%11,4); osteomuskularrak (%9,3); tumoreak (%9,1); arnas sistemarenak (%8,8).
Ordena aldatu egiten da generoa eta adina kontuan hartuz. Emakume artean, bigarren (%13,8) haurduntza, erditzea eta erdiberriaroa; aurren (%14,7) beti ere nerbio-sistemako eta sentimen-organoetako gaixotasunak. Emakumeak gehiengoa adinarekin lotutakoetan, begi-lausoan eta osteoartrosian.
Gizonak gehien bat aparatu digestiboagatik (%14, batez ere iztai-etena) eta zirkulazio-aparatuagatik (%13,2, gutxiegitasun eta arritmia kardiakoak) ospitalizatzen dira. Laugarren arnas-aparatua (bronkitis kronikoa, pneumonia).
Heriotza zergati nagusiak, tumoreak (ia 30.000 ospitale-egonaldi). Tumore ugarienak: maskurian, kolonean, titian, prostatan.
Batez besteko ospitale-egonaldia 5,7 egun 2014an. Egonaldirik luzeena buru-nahasteek (13,6 egun batez beste); jaiotza-ingurukoek (10,6); gaixotasun infekziosoek (8,7), tumoreek (7,7).
Oharra: Gaixo akutuen ospitaleetako datuak. Ohiko ospitalizazioak hartu dira aintzat, gau batekoak gutxienez, eta egun berean burutzen direnak. Batez besteko egonaldia kalkulatzeko, eguneko egonaldiak ez dira kontuan hartu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Ospitaleetako erikortasun-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Ospitaleetako erikortasun-estatistika. Datu bankua