2015/10/19ko prentsa-oharra
JAIOTZEN ESTATISTIKA 2014
2014an jaiotzak %1,4 gehitu ziren Euskal AEn
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,9
2014an Euskal AEn 19.378 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Ama atzerritarren artean, %4,8ko gehikuntza; espainiarren artean, %0,6.
Araban 3.277 jaiotza (%5,7ko gehikuntza, handiena); Gipuzkoan 6.361 (%1,2); Bizkaian 9.740, (%0,1).
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,9; 70eko hamarraldian askoz handiagoa zen. Zifrarik handiena Araban, ‰10,3; Gipuzkoan, ‰9; Bizkaian, ‰8,5.
Jaiotzen %80,5etan amak 30 urte edo gehiago zituen
Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %38,3; 2013.aren aldean ehuneko puntu erdia pasatxo txikiagoa. Gehituz jarraitzen dute 35-39 urte bitartekoen jaiotza-kopuruak (%34,5) eta 40 urtetik gorakoenak (%7,8). Azken 5 urteetan ez bezala, 25-29 urte bitartekoen haurrak (%13,6) eta 20-24koenak (%4,6) gutxituz. Ama nerabeak guztien %1,3; zertxobait gehituz.
Amen %18,3, atzerritarrak
Amen %18,3, atzerritarrak; 3.551 haur ekarri zituzten. 594 ama, Marokokoak; 348, Errumaniakoak; 247, Kolonbiakoak; 243, Boliviakoak; 169, Aljeriakoak; 158, Ekuadorkoak; 151, Nigeriakoak.
Atzerritarrak urte gutxiagorekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino; %43,7, 30 urte baino gutxiagorekin; espainiarrak, %14.
Amen batez besteko adina, 33,2 urte. Espainiarren artean 33,9 urte; atzerritarren artean, 30,3.
2014ko ama lehen erdituen batez besteko adina, 32,3 urte.
10 urtetan ezkontzatik kanpoko jaiotzak bikoiztu egin dira
2014an ezkontzatik kanpoko jaiotzak, 7.732, guztien %39,9; 2013an baino %6,6 gehiago. Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoa izan zuen, %41,2; Arabak %39,7; Gipuzkoak %38. 2004koa (%22) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak ia bikoiztu egin dira.
2014ko 10.334 lehen jaiotzak guztien %53,3 izan ziren; bigarrenak %37,5; hirugarren eta ondorengoak %9,2.
Erditzeak 18.908 izan ziren: horietatik 18.385, bakunak; 510, bikoitzak; eta 13, hirukoitzak. 1.091 erditze (%5,8), garaiz aurrekoak.
2014an bizirik jaioen artean, 100 neskatoko 104 mutiko. Mutikoen batez besteko pisua, 3.321,3 gramo; neskatoena, 3.191,7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.esTel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua