2015/11/23ko prentsa-oharra
2015eko bigarren hiruhilekoan 2.106 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %3,5 gutxiago
Ezkontza zibilen portzentajea (%83) ehuneko 6 puntuz handiagoa aurreko urtean (%77) baino
2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.106 ezkontza izan ziren, iazko aldi berean baino %3,5 gutxiago. Gipuzkoan 687 ezkontza (%-8,2); Araban 310 (%-4,9); Bizkaian 1.057 (%+0,4); 52 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2015eko udaberrian, ezkontzen %83, zibilak; 2014ko aldi berean baino ehuneko 6 puntu gehiago; 2015eko lehen hiruhilekokoaren (%92,4) azpitik. Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua, batez ere maiatz eta ekainean; aurreko hiruhilekoan ez bezala, neguko hiletan ezkontza gutxi izaten baita.
2015eko bigarren hiruhileko 2.106 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.034 gizon eta 2.051 emakume ezkondu ziren. 1.793 senarrentzat (%88,2), lehen ezkontza; 11 alargun eta 230 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: emakume ezkongabeak, 1.807 (%88,1); alargunak, 4; dibortziatuak, 240.
Mantendu egiten da gero eta nagusiago ezkontzeko joera
Senarren %90ek 30 urtetik gora zituzten, emazteen %80,9k. Proportzio horiek 2014ko hiruhileko berekoak baino handiagoak dira (%88,7 eta %76,4); hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
2015eko apiril, maiatz eta ekaineko gizon ezkonberrien %5,8 eta emakumeen %8,6 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bi hamarren gehiago gizonen artean eta lau emakumeen artean.
Sexu bereko pertsonen artean, 41 ezkontza; urtebete lehenago, 32.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua