2015/11/25eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK. III/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG %3,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko hazkundea

2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera; datua aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko aldakuntza. Datu hauek urriaren 29ko Hiruhileko Kontuen Aurrerapenarenak berresten dituzte, urteko tasetan eta hiruhilekoetan.

Euskal ekonomiaren hazkundea 2015eko hirugarren hiruhilekoan Espainiakoaren horixe izan da hiruhileko artean, lau hamarren txikiagoa urte artean eta puntu bat eta lau hamarren handiagoa Eurogunea-19koaren (%+1,6) aldean.

Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza; lehen sektorean eta eraikuntzan bilakaera negatiboak.

Industria, hiruhileko honetan, %3,2 gehitu da urte artean, bigarrenean baino hamarren bat gehiago. Urte arteko honek %0,9ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean. Manufaktura-industria hamarren bat gehiago (%3,3) gehitu da; hiruhileko artean %1,0.

Eraikuntzan, lehen bi hiruhilekoetan urte arteko hazkundea izan ondoren, %0,2 negatiboa; bigarren hiruhileko tasa baino lau hamarren gutxiago. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6 gehitu da jarduera.

Zerbitzuetan, urte arteko %3,3ko eta hiruhileko arteko %0,7ko hazkundeak.

graf0012959_01_e.png

Zerbitzuen urte arteko %3,3ko hazkundea azpisektore guztiei zor zaie. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa (%3,5), eta Gainerako zerbitzuak (%3,7; besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) adarretan ditugu hazkunderik handienak. Lehen adarrean eta bigarren hiruhilekoaren aldean urte artekoak bi hamarrenez egin du hobera; Gainerako zerbitzuetan lauz. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,2 gehitu dira urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.

Gainerako zerbitzuetan dugu azpisektore arteko hiruhileko arteko hazkunderik handiena, %0,9; hazkundeak ditugu azpisektore guztietan. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,5 gehitu da; %0,3 Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, %2,9; 2014ko lehen hiruhilekoan hasitako positibotasunari eusten zaio. Datua bi hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea hiruhileko honetan.

graf0012959_02_e.png

Urte artean %3,1eko hazkundea dugu Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Aurreko hiruhilekoan bezala, positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Kanpo sektorean, urteko inportazio tasak handixeagoak dira esportazioenak baino.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) eutsi egin dio urteko hazkunde-erritmoari, bigarren hiruhilekoa bezalako tasaz. %3,3ko hazkundea dugu hiruhileko honetan; hiruhileko artean %0,6.

Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %3,2 gehitu da urte artean (bi puntu eta hamarren bat gehiago aurreko hiruhilekoan baino) eta %0,7 hiruhileko artean.

graf0012959_03_e.png

Azken Kontsumoko Gastua ( Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %3,3 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,6ko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %2,2 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Hiruhileko arteko hazkundea, %1,0. Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %7,4 gehitu da urte artean eta %3,9 hiruhileko artean. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %-0,1 urte artean, %-0,3 hiruhileko artean.

graf0012959_04_e.png

Enplegua (Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan) %1,8 gehitu da urte artean, seigarren hazkundea jarraian. 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean %0,3ko hazkundea

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua gehitu egin da Lehen sektorean eta Zerbitzuetan eta jaitsi Industrian eta Eraikuntzan, berriz. Zerbitzuetan %2,5 gehitu da enplegua urte artean; Lehen sektorean %3,4. Urte artean jaitsierak Industrian, %-0,2 eta Eraikuntzan, %-0,5.

Hiruhileko artean lau sektore handietatik hirutan tasa positiboak. Lehen sektorean %1,9; Zerbitzuetan %0,2. Industrian %0,3ko hazkundea hiruhileko artean. Eraikuntza lehengoan, %0,0.

Urte artean, BPG %3,4 gehitu da Araban, hazkunderik handiena; %2,9 Gipuzkoan eta Bizkaian.

Hiruhileko artean, Araba %1,1; Gipuzkoa %0,8; Bizkaia %0,7.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG %3,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2015/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012959_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali