2015/11/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %11,2 gehitu ziren 2015eko urrian
Gaualdiak %9,9 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2015eko urrian, 255.487 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 25.820 gehiago, %11,2ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %15 gehitu ziren Bizkaian, %9,8 Gipuzkoan, %3,2 Araban.
Gaualdiak, 2015eko urrian, 480.965; aurreko urtekoan baino 43.150, %9,9, gehiago. Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %12,5, Gipuzkoan %9,0, Araban %3,4.
Estatuko bidaiariak %10,5 gehitu dira iazko urriaren aldean Euskal AEn, atzerrikoak %12,5. Araban estatukoak %2,3 gehitu dira, atzerritarrak %5,9. Bizkaian estatukoak %12,6 gehitu eta atzerritarrak %19,4. Gipuzkoan estatukoak %11,8 gehitu eta atzerritarrak %7,2.
Batez besteko egonaldia, urrian, 1,88 egun, 2014koan 1,91 zelarik. Araban lehengo urteko 1,76 egunetik aurtengora berdinean gaude; Bizkaian 1,92tik 1,88ra laburtu; Gipuzkoan aurreko urtean bezalatsu: 1,94tik 1,93ra.
Plazakako betetze-maila ehuneko 4,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko urriko %50,3tik aurtengo %54,7ra. Araban ehuneko 1,5 puntuz gehitu da, %43,8tik %45,3ra. Bizkaian ehuneko 4,8 puntuz gehitu da, 2014ko urriko %50,8tik aurtengo %55,6ra. Gipuzkoan ehuneko 5,2 puntuz gehitu, 2014ko urriko %52,5etik aurtengo %57,6ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 3,8 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %67,6. Araban ehuneko 0,8 puntuz gehitu, %56,1era; Bizkaian 4,3z gehitu, %71,0ra; Gipuzkoan 4,4z gehitu, %68,1era.
Plazakako hotel-okupaziorik handienak urrian Donostian (%67,2), Bilbon (%64,1), Arabako Errioxan (%60,5).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko urrian, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%66,4) aste-bukaeretan; %49,1 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %13,0 gehitu dira eta gaualdiak %21,5
Euskal AEko landa-ostatuetan 11.935 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urrian, %13,0 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %0,2ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %28,1; Gipuzkoan %10,2. Atzerritarren sarreretan %15,2ko jaitsiera aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %13,6. Estatuko bidaiarien sarrerak %17,4 gehitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan urrian 25.410 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %21,5eko gehikuntza. Gehikuntzak denetan: Bizkaian %36,4; Araban %26,4; Gipuzkoan %11,6.
Plazakako betetze-maila, %20,8, ehuneko 3,3 puntu gehiago 2014ko urrian baino. Araban ehuneko 3,5 puntu gehiago, betetze-maila %20,5. Bizkaian betetze-maila %21,2, ehuneko 5,2 puntu gehiago 2014ko urriaren aldean; Gipuzkoan 2 puntu gehiago, %20,8. Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2014ko urriaren aldean: duela urtebete 1,98 egun; aurtengoan 2,13.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua