2015/11/04ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2015eko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %2,9 gehitu zen 2015eko irailean

Industri Produkzioaren Indizeak %3,3ko gehikuntza izan du 2015eko lehen bederatzi hiletan

Eustaten datuen arabera, 2015eko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %2,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko hil beraren aldean. Urteko lehen hiru hiruhilekoetako balantzean, %3,3ko hazkunde metatua.

Urtaroen eragina zuzenduta, %2,5 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2015eko abuztuarekin alderatuta.

2015eko iraileko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %7,6 gehitu dira; Bitarteko ondasunak %2,8. Kontsumo-ondasunak %0,6. Azken horietan, iraunkorrak %3,6 gehitu eta ez-iraunkorrak %0,5 jaitsi. Energia %4,7 jaitsi.

2015eko iraileko hil arteko aldakuntza, abuztuaren aldean, negatiboa izan da industri talde handi guztietan. Kontsumo-ondasunak %5,1 jaitsi; iraunkorrak %11,2 jaitsi eta ez-iraunkorrak %2,8. Bitarteko ondasunak %4,2 jaitsi eta Ekipo-ondasunak %1,0. Energia %0,8 jaitsi.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko irailean, urte artean: Garraio materiala, %7,7; Makineria eta ekipoa, %5,0; Metalurgia eta metalezko produktuak, %4,2.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko aldakuntza-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Jaitsierarik handienak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %10,1; Material eta ekipo elektrikoa, %0,6.

Iraileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%5,4), Gipuzkoan (%3,5).) eta Bizkaian (%0,9). Hil artean, 2015eko abuztuaren aldean: Araban %+1,2, Gipuzkoan %-4,6, Bizkaian %-2,2.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Aldakuntza-tasak. Behin-behineko datuak. 2015eko iraila				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %2,9 gehitu zen 2015eko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2015/11/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012934_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali