HomeGaiake-AdministrazioaPrentsa Oharrak Internet duten enpresen...

2015/10/27ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA ADMINISTRAZIOAN. IGI-Administrazioa 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Internet duten enpresen %67,7ke-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate

Euskal enpresek Internet erabiltzen dute nagusiki Foru-aldundiekin; ondoren Administrazio Zentralarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin

Internet duten euskal enpresen %67,7k haren bidez burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Herri Administrazioarekin 2015ean, Eustaten datuen arabera. 10 langile edo gehiagoko enpresetan, %93,1ek.

Euskal AEko enpresen %84,1ek Internet du; Administrazioarekin horren bidez erlazionatzen direnak %56,9 lirateke. 10 langile edo gehiagokoetan, Internet %97,8k du, eta Administrazioarekin %91,1ek darabil.

Azken urteetan gora egin du Administrazioarekin Internetez aritzen diren enpresa-kopuruak. 2001ean Internet zutenen %22,5 ziren; 2015ean %67,7. 10 langile edo gehiagokoetan: 2001ean %43,9; 2015ean %93,1.

graf0012928_01_e.png

Enpresek Administrazioarekin eginiko izapide elektronikoak: informazioa lortzea (Internet dutenen %55,3); inprimakiak lortzea (%53,2); Balio Erantsiaren Zerga (BEZ) adieraztea (%40,6); betetako inprimakiak itzultzea (%40,1); sozietateen zerga adieraztea (%35,9). 10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira.

graf0012928_02_e.png

Izapideok gehien bat, Foru-aldundiekin (%55,6) eta Administrazio Zentralarekin (%46,6). Ehunekoetan eragina dute zerga nagusiekiko eskumenek. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%43,4), tokiko entitateekin (%25,7), Europar Batasunarekin eta besterekin (%7,4).

10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere. Foru-aldundiekin (%79,1), Administrazio Zentralarekin (%72,9), Eusko Jaurlaritzarekin (%72,5), tokiko entitateekin (%41,8), Europar Batasunarekin eta besterekin (%18,2).

Erkidegoetako administrazioetan, izapide nagusiak informazioa biltzea eta inprimakiak lortzea dira; Administrazio Zentralean, langileen gizarte-kotizazioak adieraztea.

graf0012928_03_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI) Administrazioa; prentsa ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Internet duten enpresen %67,7k e-Administrazioaren zerbitzuak darabiltzate

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta administrazioan
Eragiketa kodea : 
222141
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2025
Eguneratze data : 
2015/10/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012928_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali