2015/12/23ko prentsa-oharra
Euskal AEn 159.000 enpresa ari ziren 2015eko hasieran
Alten %91,5 eta bajen %90,6 hiru langile baino gutxiagokoetan, geruza dinamikoena
2015eko hasieran, Euskal AEn 158.810 enpresa ari ziren, 176.384 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak…), Eustaten datuen arabera.
Aurreko urtearen aldean, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean establezimenduak %3,9 gehiago dira; Informazio eta komunikazioetan %3,7; Zerbitzuen beste jardueretan %2,8; Jarduera profesional eta lagungarrietan %1,1. Establezimendu gutxiago: Lehen sektorean (%-7,5); Industrian (%-2,3); Eraikuntzan (%-2,2). Guztirakoan, %0,3 establezimendu gutxiago.
Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak, %38,3; Jarduera profesional eta lagungarriak %16,1; Eraikuntzak %11,9.
Establezimenduen tamainaren araberako banaketa, 2014an, aurreko urtean bezalatsu. Apenas 2.247 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %38,9 da. 132.023 establezimendu, ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,3 bakarrik hartzen dute.
Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu da. Araban 17,9; Gipuzkoan 14,0 eta Bizkaian 12,6. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina: 14,6 Araban, 10,2 Bizkaian eta 10,7 Gipuzkoan.
ENPRESAK
Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,7k Euskal AEn dute egoitza; 3.689k estatuaren gainerakoan. 80.321 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 53.497k (%33,6k) Gipuzkoan; 21.303k (%13,4k) Araban.
Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,3 okupatu enpresako, 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoan, bada alderik. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,0 eta 8,9 pertsona dira, enpresako eta establezimenduko.
ENPRESA-DEMOGRAFIA
Errotaziorik handienak: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %31,0, bajen %33,6), Eraikuntza (alta guztien %17,0, baja guztien %19,4), Jarduera profesional eta lagungarriak (alta guztien %18,8 eta baja guztien %16,2); guztira 495 establezimendu gutxiago.
Pertsona fisikoaren nortasun juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen dena azpimarratu behar: alten %66,6 eta bajen %67,5.
Pertsona fisiko diren establezimenduetan dugu enplegatuen alten %43,1 eta bajen %38,7. Sozietate mugatuetan alten %30,1 eta bajen %32,4.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %91,5 eta baja guztien %90,6 hartu ditu.
Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,1 eta bajen %0,2, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %8,5 eta bajen %13,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko datu-bankua