HomeGaiakBerrikuntzaPrentsa Oharrak Euskal enpresen % 16,5...

Prentsa-oharra, 2015/12/30

EAEKO BERRIKUNTZAREN INKESTA. 2014. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal enpresen % 16,5 berritzaileak izan ziren 2014an, % 34,5, 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan

Enpresa berritzaileen % 88,1en arabera, berrikuntzak ondorio positiboak ditu

EAEko enpresen % 16,5ek berrikuntzak –teknologikoak edo ez– egin zituzten 2014an, Eustatek eginiko datuen arabera. Berrikuntzak egin dituzten 10 langile edo gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuta, enpresa berritzaileak % 34,5 dira, 2013an baino 0,2 gutxiago.

graf0013096_01_e.png

EAEko enpresen % 12,2k berrikuntza teknologikoak egin zituen 2012-2014 aldian, aurreko ekitaldian baino 0,5 gutxiago. Hau da, 19.646 enpresa. Berrikuntza teknologiko deritzo enpresek produktu berri edo nabarmen hobetu bat (ondasuna edo zerbitzua) merkaturatzeari –2014an, enpresen % 7,4– edo establezimenduan bertan prozesu berri edo nabarmen hobetu bat ezartzeari –% 10,1–.

Alabaina, 10 langile edo gehiagoko enpresak kontuan hartuz gero, ehuneko hori % 27,5ekoa da, aurreko urtean baino 0,9 gutxiago. Mota horretako enpresei dagokienez, % 18k produktuan egin du berrikuntza, eta % 20,9k prozesuetan.

Euskal enpresek BPGren % 3,7 adina gastatu zuten berrikuntza teknologikorako jardueretan

Euskal enpresek berrikuntza teknologikorako jardueretan 2.474,0 milioi euro gastatu zituen 2014an, aurreko ekitaldian baino % 3,5 gutxiago. BPGren % 3,7 adina izan zen gastu hori.

Berrikuntza teknologikorako beharrezkoak diren jarduera nagusien artean, barne I+Gn egindako gastua nabarmentzen da –guztizkoaren % 52,1–, hala nola makineria eta ekipamendua erostea –% 23,5–, kanpo I+G erostea –% 16– eta gainerako jarduerak –% 8,4–.

Berrikuntzak egin dituzten enpresen % 25,8k finantzaketa publikoa jasotzen dute

Lagunen jatorriari erreparatuz gero, Eusko Jaurlaritzarena nagusitzen da, enpresa berritzaile guztiek jasotakoaren % 19,3 ematen duelako. 10 langile edo gehiagokoen kasuan, % 51,7k ere diru-laguntzak jasotzen dituzte. Kasu honetan ere, Eusko Jaurlaritza da finantzaketa-emaile nagusia, zehazki mota horretako enpresen berrikuntza-gastuen % 39,3 finantzatzen duelako.

graf0013096_02_e.png

Enpresen % 83,1en iritzian, berrikuntza onuragarria da bere produktuentzat, izan ondasun ala zerbitzu; % 72,2ren iritzian, barne-prozesuetan egiten du onura; % 53,7ren iritzian, langabezian; eta % 50,7ren iritzian, beste alderdi batzuetan, ingurumen-inpaktu txikiagoan edota langileen osasunaren hobekuntzan.

Berrikuntza egiten duten 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, % 93,5en iritzian, berrikuntzak ondorio positiboak ditu. Gainerako ehunekoak, % 87,3, % 68,1, % 59,6 eta % 48,1 dira hurrenez hurren.

Enpresen erdiak baino gehiagok uste du berrikuntza teknologikoa egiteko trabak daudela

Zehazki, % 58,5en iritzian, hainbat faktorek zailtzen dute berrikuntza teknologikoa. Horien artean, ekonomikoek dute garrantzi handiena. Esaterako, arrisku ekonomiko gehiegizkoak (% 39), berrikuntza egitearen kostu handiak (% 45,1) eta finantza-iturririk ez izatea (% 39,8). 10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, berrikuntza zailtzen duten faktoreak daudela uste dute % 66,6k, eta eragozpen berdinak aipatzen dituzte.

Berrikuntza ez-teknologikoari dagokionez (% 9,5), antolaketan eta merkaturatzean egindako berrikuntzak aipatu behar dira. Antolaketan berrikuntzak egitea enpresaren barne-funtzionamenduan antolaketa-metodo berriak ezartzean datza; euskal enpresen % 5,8k egiten dute. Merkaturatzean berrikuntzak egitea aurrekoetatik nabarmen desberdinak diren eta sekula baliatu ez diren estrategia edo kontzeptu komertzialak gauzatzean datza; euskal enpresen % 7,0k egiten dute. 10 langile edo gehiagoko enpresetan, berrikuntza ez-teknologikoa egiten dute % 20,5ek: antolaketan berrikuntzak egin dituzte % 16,7k; merkaturatzean, berriz, % 9,7k.

Informazio gehiago izateko:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 017 562 Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzaren inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzaren inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen % 16,5 berritzaileak izan ziren 2014an, % 34,5, 10 langile edo gehiago dituzten enpresen kasuan

Eragiketa : 
Berrikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2015/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/30
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013096_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali