HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Amerikarrak dira ugarienak...

2015/12/10eko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA -2015eko urtarrilaren 1ean

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Amerikarrak dira ugarienak Euskal AEko biztanle atzerritarren artean

Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa duten 59 udalerri ditugu

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko atzerriko biztanleen artean, amerikarrak %36,3 dira; Espainia osoan %23. Bolivia, Kolonbia, Nikaragua eta Paraguaikoak, denak hegoamerikarrak, ditugu atzerritarren %19 eta amerikarren %52. 2015eko urtarrilaren 1ean biztanleen %8,6, 186.080 pertsona, atzerritarrak.

Euskal AEn bizi diren europarrak atzerritarren %27,5 dira; Espainian %46,4. Talde honetan errumaniarrak atzerritar guztien %11 dira; %16 Espainian. Errumaniarrak europarren arteko %43,3 dira, Espainia osoan baino ehuneko 9 puntu gehiago. Portugaldarrak gutxiago dira errumaniarrak baino, baina dezente gehiago dira proportzioan Euskal AEn (%17,6) Espainia osoan (%4,5) baino, europarrez ari garelarik.

1. grafikoa. Atzerritarrak nazionalitate-kontinentearen arabera (%)
Iturria: Eustat. Biztanleen udal estatistika 2015eko urtarrilaren 1ean

Euskal AEn afrikarren proportzioa (%27,1) Espainian (%23,3) baina handiagoa da. Espainian marokoarrak afrikar guztien %72 dira eta Euskal AEn %49 baino gutxiago. Euskal AEn bigarren nazionalitate afrikar ugariena aljeriarrak dira, %14,6; Espainian %6.

Euskal AEko atzerritarren artean txinatar eta pakistandarrak %7 dira. Gure arteko ia asiar bakarrak dira, %79, Espainia osoan %69 direlarik.

Lurraldeak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Araban afrikarrak dira gehiengoa; Bizkaian amerikarrak. Bi kasuetan %40ren gainetik. Gipuzkoan amerikarren proportzioa handixeagoa da europarrena baino.

Bizkaian boliviar eta kolonbiarrak amerikarren %41 dira; Gipuzkoan banaketa askotarikoagoa delarik. Araban amerikarrak ez dira iristen %28ra; laurden pasa kolonbiarrak.

Gipuzkoan frantses asko dagoenez, europarrak gehiago dira lurralde horretan besteetan baino. Errumaniarren proportzioa (europarren ia %57) handiena da Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan %31 inguru.

Gipuzkoak du afrikarrik gutxien hiru lurraldeen artean; horietako %60 marokoarrak. Araban eta Bizkaian ere marokoarrak gehiengoa dira afrikarren artean, %47 eta %43; Gipuzkoan baino gutxiago. Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo ugarienak aljeriarrak eta senegaldarrak dira, baina bestelako ordenaz: Bizkaian aurrena senegaldarrak (%14,5) eta Gipuzkoan aljeriarrak (%15,2). Araban aljeriarrak %20,5; hirugarren nigeriarrak, %13,4.

Txinatarrak asiarren %60 dira Bizkaian; pakistandarrak %16,6. Gipuzkoan eta Araban pakistandarrak dira gehiengoa, batez ere Araban (%60,3).

Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa dutenak 59 udalerri dira: 22 Arabakoak, eta haietatik 15 %10en gainetik, gehienak Errioxakoak. Lau udalerri daude Estatuaren portzentajearen gainetik: Navaridas (%26 pasa); Berriatua (%14,5); Ordizia (%13,9); Markina-Xemein (%13,6).

2. grafikoa. Atzerrian jaiotako pertsonak, udalerrien arabera (%)

graf0013001_02_e.png

Iturria: Eustat. Biztanleen udal estatistika 2015eko urtarrilaren 1ean

Bost udalerritan ia ez dago atzerritarrik (%2 baino gutxiago). Udalerri horietako bi, Beizama eta Elduain, Gipuzkoakoak dira, eta beste bi, Lagran eta Harana, Arabakoak. Ezaugarriok dituen Bizkaiko udalerri bakarra Garai da (311 biztanle, handiena).

Hiriburuek Euskal AEk baino atzerritar portzentaje handiagoak dauzkate: Gasteizek handiena, %11,8; Bilbok %10,2 eta Donostiak %9,6, biztanle guztien artean.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo biztanleen udal estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo biztanleen udal estatistika. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Amerikarrak dira ugarienak Euskal AEko biztanle atzerritarren artean

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2015/12/10
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013001_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali