2016/01/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %3,9 gehitu zen 2015eko azaroan
Industri Produkzioaren Indizeak %3,6ko gehikuntza izan du 2015eko lehen hamaika hiletan
Eustaten datuen arabera, 2015eko azaroan %3,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen hamaika hiletan, %3,6ko hazkunde metatua.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa 2015eko urriaren aldean.
2015eko azaroko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera positiboa izan du lau industri talde handietako hirutan. Ekipo-ondasunak %13,6 gehitu; Bitarteko ondasunak %1,1. Kontsumo-ondasunak %1,5. Azken hauetan, iraunkorrak %5,9 gehitu eta ez-iraunkorrak %0,0. Energia %2,7 jaitsi.
2015eko azaroko hil arteko aldakuntza, urriaren aldean, bestelakoa izan da industri talde handien artean. Ekipo-ondasunak %1,4 gehitu ziren; Kontsumo-ondasunak %0,1, iraunkorrak %2,4 eta ez-iraunkorrak %-0,7. Bitarteko ondasunak %1,1 jaitsi eta Energia %2,3.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko azaroan, urte artean: Makineria eta ekipoa %20,2; Zura, papera eta arte grafikoak, %10,8; Garraio materiala, %10,3.
Jaitsierarik handienak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa %5,9; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %3,7; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %2,0.
Industri Produkzioaren Indizearen azaroko urte arteko bilakaera positiboa hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %6,0; Araban %3,9; Bizkaian %2,0. Hil artean, 2015eko urriaren aldean: Bizkaian %+0,3; Gipuzkoan %-2,0, Araban %-0,3.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua