2015/12/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %5,4 gehitu ziren 2015eko azaroan
Gaualdiak %6,8 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2015eko azaroan, 185.845 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 9.496 gehiago, %5,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,8 gehitu dira Gipuzkoan eta %7,7 Bizkaian; %10,3 jaitsi Araban.
Gaualdiak, 2015eko azaroan, 342.961, aurreko urtekoan baino 21.962, %6,8, gehiago. Gaualdiak urte artean %9,9 gehitu dira Gipuzkoan eta %9,1 Bizkaian; %7,0 jaitsi Araban.
Estatuko bidaiariak %6,8 gehitu dira iazko azaroaren aldean Euskal AEn; atzerrikoak %1,9. Araban estatukoak %13,3 gutxitu dira eta atzerritarrak %4,5 gehitu. Bizkaian estatukoak %11,1 gehitu eta atzerritarrak 2014ko azaroan bezalaxe (%0,0). Gipuzkoan estatukoak %12,5 gehitu eta atzerritarrak %3,5.
Batez besteko egonaldia azaroan 1,85 egun, 2014koan 1,82 zelarik. Araban lehengo urteko 1,68 egunetik aurtengo 1,74ra luzatu; Bizkaian 1,86tik 1,88ra luzatu; Gipuzkoan aurreko urtean bezala, 1,84.
Plazakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko azaroko %39,0tik aurtengo %41,0ra. Araban ehuneko 2,5 puntuz jaitsi, %37,5etik %35era. Bizkaian ehuneko 2,3 puntuz gehitu, 2014ko azaroko %39,8tik aurtengo %42,0ra. Gipuzkoan ehuneko 3,7 puntuz gehitu, 2014ko azaroko %38,7tik aurtengo %42,4ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 2,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %53,1. Araban ehuneko 2 puntuz gutxitu, %45,7ra; Bizkaian 3,4z gehitu, %56,4ra; Gipuzkoan 4,3z gehitu, %52ra.
Hotel-okupaziorik handienak azaroan Donostian (%48,8), Bilbon (%48,5), Arabako Errioxan (%42,6).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko azaroan okupaziorik handiena (%55,9) aste-bukaeretan; %35,6 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %11,3 gehitu dira eta gaualdiak %9,6
Euskal AEko landa-ostatuetan 7.823 bidaiari-sarrera erregistratu ziren azaroan, aurreko urteko hil berean baino %11,3 gehiago. Araban %19,5eko gehikuntza; Bizkaian %9,8; Gipuzkoan %8,8. Atzerritarren sarreretan %28,4ko jaitsiera aurreko urtekoaren aldean; sarrera guztien %6,4. Estatuko bidaiarien sarrerak %15,8 gehitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 17.245 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %9,6ko gehikuntza. Araban %-7,5; Bizkaian %+1,3; Gipuzkoan %+23,6.
Plazakako betetze-maila, %14,6, ehuneko puntu 1 gehiago 2014ko azaroan baino. Araban ehuneko 1,7 puntu gutxiago, betetze-maila %13,2. Bizkaian betetze-maila %13,9, ehuneko 0,1 puntu gehiago 2014ko azaroaren aldean; Gipuzkoan 2,7 puntu gehiago, %15,7. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2014ko azaroaren aldean: duela urtebete 2,24 egun; aurtengoan 2,20.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua