2015/12/30eko prentsa-oharra

BIOTEKNOLOGIAKO I+Gren ESTATISTIKA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Bioteknologiako I+G gastua 86,7 milioi 2014an

Bioteknologiako I+G gastua I+G osoaren %6,7 da; Administrazio Publikoak %61,3 finantzatzen du

Eustaten datuen arabera, 2014an Euskal AEko I+G barne-gastua Bioteknologiarekin erlazionatutako jardueretan 86,7 milioi izan zen eta I+G barne gastu osoaren %6,7. Langile enplegatuak, 1.772; 1.184 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan); I+G langile guztien %6,4.

2013koaren aldean, dedikazio osoko baliokidetzako enplegua %0,1 gehitu da, 1.183 pertsona guztira. Gastua %5,8 gutxitu da.

Aurreko urteetan bezalaxe, emakume ugari (%58,9) Bioteknologian lanaldi osoan ari direnen artean. Ikertzaile kopuruan aldaketa aipagarririk ez, 909 pertsona dedikazio osoan.

Bioteknologia-ikerketan 76 erakunde aritu ziren 2014an; haietako 66, enpresak. 76 horietatik, 53k I+G barne-gastuaren erdia pasa Bioteknologian gauzatu zuten.

Barne-gastuaren %60 pasa, enpresek egina

Aurreko urteetan bezala, enpresetan da I+G barne gastuaren portzentajerik handiena (%60,5) Bioteknologian, 2013an (%59,5) baino handiagoa.

Gainerako sektoreek, Goi-mailako Irakaskuntzak (%33,3) eta Administrazio Publikoak (%6,2), egikaritzen dute 2013ko gainerako gastua (%39,5); portzentaje hau %40,5 izan zen 2013an.

graf0013094_01_e.png

Bioteknologiako I+G batez ere Administrazio Publikoak finantzatzen du (%61,3)

Funtsen jatorriaren ikuspegitik, Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak, 2014an, Administrazio Publikoak (%61,3) eta enpresek (%26,3) finantzatu zituzten nagusiki. Gainerakoa Atzerriko funtsek (%9,8), Goi-mailako irakaskuntzak (%2,1) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek (%0,5).

Bioteknologia ikerkuntzatik lortutako produktuak batez ere Giza Osasunean (%76,5) eta Elikaduran (%7,7) aplikatzen dira. Gainerako arloek %15,8 banatzen dute, antzeko portzentajeekin: Ingurumena, Industria, Animalien osasuna eta akuikultura, Nekazaritza eta Baso produkzioa.

Prozesu eta produktu bioteknologikoak garatu eta merkaturatzeko oztopo nagusiak, 2014an: denbora/kostua erlazioa (%88,2), I+Grako kapitala lortzea (%86,8).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEko bioteknologiako I+Gren estatistika. Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Bioteknologiako I+G gastua 86,7 milioi 2014an

Eragiketa : 
Bioteknologiako I+Gren estatistika
Eragiketa kodea : 
223205
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2015/12/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013094_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali